ELGAko Hezkuntza Ikerketa eta Berrikuntzarako Zentroak “Hezkuntzaren etorkizunera itzultzea” izeneko liburu berri hau aurkeztu du. Bertan, hezkuntzaren berrikuntzari buruzko lanaren emaitzak eskaintzen ditu.
Beti daude etorkizunaren bertsio ugari: batzuk suposizioak dira, beste batzuk itxaropenak eta beldurrak, edo zerbait aldatzen ari den seinaleak. “Hezkuntzaren etorkizunera itzultzea: ELGAren eskolatzeko lau agertoki” liburuak hezkuntzaren etorkizunari buruzko agertoki multzo bat eskaintzen ditu, epe luzerako pentsamendu estrategikoa babesteko. Agertoki horiek 2001eko “Biharko eskolaldia” argitalpenean oinarritzen dira, eta erakusten digute ez dagoela etorkizunerako bide bakarra, asko baizik.
Liburu hau “Trends Sharing Education” seriearen liburuki osagarri bat da. Hiru urtean behin argitaratzen da, eta funtsezko megajoera globalak eta horiek hezkuntzan izan dezaketen eragina nabarmentzen ditu. Megajoerek iraganeko ereduak dituzte ardatz, etorkizunari buruzko pentsamendua inspiratzeko; agertokiek, berriz, sortzen ari diren patroiak eta aukerak kontuan hartzeko aukera ematen digute.
Monografia hau ingelesez doan deskarga daiteke:
https://www.oecd-ilibrary.org/education/back-to-the-future-s-of-education_178ef527-en