Irailaren 4an, Espainia Globaleko estatu-idazkari Manuel Muñizek nazioarteko egoerari buruzko bere ikuspegia eman zigun, ikuspegi geopolitikotik zein geoekonomikotik.
“Etorkizuna Eraikiz, agertokiak eta pandemiaren ondoren sortzen ari diren atzerapenak” izenburupean, COVID19ren osasun-krisiaren ondorioz eremu sozioekonomikoan eta politikoan sortzen ari diren ondorioak deskribatu ziren. Era berean, inpaktu horietatik eratorritako erronkak aztertu ziren, eta Etorkizuna Eraikizen gobernantza-ereduari buruzko gogoeta egin zen, egungo egoerari erantzuteko.
Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako udako ikastaro hau Donostian egin zen Sinnergiak Social Innovation (UPV-EHU) erakundearen laguntzarekin.