Europako Batzordeak Prospektiba Estrategikoari buruzko bere lehen txostena aurkeztu du. Txosten hori lagungarria izango da Europako herritarren egungo beharrak eta epe luzerako nahiak aseko dituzten politikak diseinatzeko.
Txosten honek EBren erresilientzia aztertzen du lau dimentsiotan: soziala eta ekonomikoa, geopolitikoa, ekologikoa eta digitala.
- Erresilientzia soziala eta ekonomikoa krisi ekonomikoei aurre egiteko eta epe luzera egiturazko aldaketa bidezkoa eta inklusiboa lortzeko gaitasunari dagokio. Hazkunde ekonomikoa baliabide finituen mundu batean giza ongizaterako benetan garrantzitsua den horretan oinarrituko da, zeinak gainera, metrika berriak izango baititu, BPGaren hazkundeaz haraindiko aurrerapena neurtzeko.
- Erresilientzia geopolitikoa Europaren “autonomia estrategiko irekiaren” indartzearekin eta munduko lider izatearekin lotuta dago. COVID-19k joera geopolitikoetan eta botere-oreketan izan duen eragina dela eta, Europa baliabide estrategikoak mobilizatzen ari da laguntza humanitariorako eta mundu guztiarentzat eskuragarri dagoen txerto bat lortzeko ahaleginak egiten hari da ere.
- Erresilientzia berdea 2050erako neutraltasun klimatikoa lortzean datza, aldaketa klimatikora leuntzen eta egokitzen den bitartean, kutsadura murrizten da eta sistema ekologikoek planeta-mugen barruan ondo bizitzeko dugun gaitasunari eusteko duten gaitasuna berrezartzen da.
- Erresilientzia digitalak bermatu behar du aro digital honetan bizi garen, lan egiten dugun, ikasten dugun eta elkarri eragiten diogun moduak giza duintasuna, askatasuna, berdintasuna, segurtasuna, demokrazia eta Europako beste oinarrizko eskubide eta balio batzuk babesten eta hobetzen dituela.