Noticias Innovación Social //

Sinnergiak Social Innovation Gizarte Berrikuntzaren Akademiaren (SOCIA) “lagunen” komunitatera batu da.

SOCIA proiektua, 2017.urteko amaieran hasia, Europar Batasunaren Erasmus Programaren barruan kofinantzatuta dago.

Proiektuaren helburu nagusia gizarte berrikuntzan esklusiboki arreta jartzen duen, eta guztiz internet bidez irakatsiko den, lehenengo formakuntza programa europearra izatea da.

 

Proiektuaren helburu zehatzak

  • Gizarte berrikuntzaren konpetentzien eta gaitasunen markoa garatzea, agente berritzaile arrakastatsuak eta etorkizuneko izangaiak batzen dituzten ikerketak oinarri hartuz;
  • Gaur egungo gizarte berrikuntzako trebakuntza profesionala aztertzea eta erabiltzaileen ikaskuntza lehentasunekin alderatzea, mugak identifikatuz;
  • Eduki akademikoa eta ikaskuntza ingurunea garatzea eta ebaluatzea;
  • Gizarte berrikuntzarako (EFP) adierazgarri diren talde eta agenteentzako (gizarte berrikuntza izangaiak, irakasleak / adituak, bideratzaileak, politika publikoen diseinuen arduradunak eta politiken inpaktuaren inbertsoreak) gomendio zabalagoak egitea
  • Akademiaren kontzeptuaren inguruan agente komunitate bat sortzea konpromezu sakona eta proiektuaren iraupenaz haratagoko iraunkortasuna bermatzeko;

 

Zergatik Gizarte Berrikuntzaren Akademia?

Gizarte berrikuntza azken boladan ugaltzen ari diren europa mailako erronka sozialen erantzun gisa agertzen da. Europar autoritateak, akademiko nabariak, politika publikoetan adituak, enpresariak eta aktibistak bat datoz gizarte berrikuntzaren ezinbestekotasunean etorkizuneko Europaren eta munduaren hobekuntzari begira, oso zaila da ordea profesionalentzat kalitatezko formakuntza lortzea gizarte berrikuntzan. Eta are garrantzitsuago, hori nola eraman daitekeen praktikara. Proiektu honen bitartez bai Europako bai Europaz besteko egoera aldatzea bilatzen da.

 

Nor da SOCIAko kide?

SOCIAK Luxemburgoko, Greziako, Poloniako, Esloveniako eta Espainiako bost kide trebatu elkartzen ditu Gizarte Berrikuntzaren Akademiaren kontzeptua garatu eta frogatzeko.

Honekin batera, Gizarte Berrikuntzarako Akademiak arreta jarriko du gure garaiko erronka sozial garrantzitsuenen solbenturako proiektuak ekoizten eta martxan jartzen ikasi nahi duten enpresa kudeatzaile, GKE/Gizarte Zibileko elkarte zein bideratzaile (zentroak, inkubadora, laborategi, etab.) eta gizarte berrikuntza izangaietan.

 

Nola parte hartu

Momentuotan, SOCIA Gizarte Berrikuntzaren Akademiaren  “lagunen” komunitate sortzen ari da. Honen parte izan nahi baduzu, kontsultatu “Would you like to collaborate?”  atala SOCIA-ren web gune ofizialean.

Momentu hauetan SOCIAren parte nor den jakin nahi baduzu, kontsultatu Gizarte Berrikuntzaren Akademiaren  “lagunen” zerrenda: http://www.socialinnovationacademy.eu/?page_id=222

 

Social Innovation Academy

SOCIA