Noticias Innovación Social //

Latinoamerikako gizarte berrikuntzaren sarea

Sinnergiak LASIN, Latinoamerikako gizarte berrikuntzaren sareko, kide egin da.

Latin American Social Innovation Network, unibertsitateetan konpromiso sozio-ekonomiko modelo berri bat sartzeko lanean dabilen sare bat da. Oinarrian bateratzen ditu jarduera kurrikular eta extra-kurrikularrak, irakaskuntza tresna eta materialak, formazio praktikoa, ikasketako tutoretza, eta unibertsitateak euren testuinguru sozial zabalagoarekin duten lotura indartzen jarduten duten unitate zehatzen sorrera.

Europako Batzarrak finantzatutako proiektu baten zati da sarea, Glasgow Caledonian Unibertsitateak koordinatua, eta hainbat erakunde eta unibertsitatek hartzen dute parte bertan, lau eskualdetakoak hauek: Mercosur (Chilen du egoitza), Andeetako komunitatea (Colombian du egoitza), Brasil eta Erdialdeko Amerika (Panaman du egoitza).

Proiektu honekin paradigma berri bati emango zaio hasiera, jakintzaren transferentzia unibertsitateetara heltzeko moduei lotuta eta gizarte berrikuntza gizarteko garapenerako eta kohesiorako giltza dela oinarri hartuta, bai eskualde mailan eta baita nazioarte mailan ere.

LASIN

Latin American Social Innovation