Duela gutxi, SIC edo bestelako eragileen testuinguruan antolatutako gizarte berrikuntza eta politika publikoen inguruko hainbat seminario eta tailerren ostean, unibertsitateko komunitatean gizarte berrikuntzako politikak aurkezteko eta gai hauetan sentsibilizatzeko beharra ikusi genuen, baita horien ezaugarriak, metodologiak eta eskura dauden tresnak erakustekoa ere, ikuspuntu berritzailea bermatzeko helburuarekin. Barne-hausnarketa honen fruitua izan zen EHUko Politika Zientzietako 4. ikasturteko ikasleei zuzendutako Masterclass honen diseinua.

Gizarte berrikuntzako ikuspuntuaren gorakadak edo konektatzeko, kontzientzia elkarbanatua sustatzeko eta generazio gazteen bizi baldintzak hobetzeko tresna digital eta kooperatiboen sorrerak, etorkizuneko politika publikoen edukietan eta diseinuan aldaketak eragingo dituzten elementu garrantzitsuak izango direla erakutsi dute.

Saio hau partaidetzazko politiken masterclass bat izan zen, bi helbururekin: batetik, Social Innovation Community (SIC) eta gizarte berrikuntzako politiken 7 printzipioak aurkeztea, eta, bestetik, parte-hartzaileekin politiken diseinurako bi tresna aplikatzea (Challenge Setting eta Personas).

 

Masterclass-ari buruz

EHUk, SIC proiektuaren baitan, EHUko Politika Zientzietako ikasleei zuzendutako masterclass bat antolatu zuen pasa den azaroaren 6an. Saio honen helburua ikasleei SIC proiektua eta egun erabiltzen diren politika publikoen co-sorkuntzarako metodologia ezberdinak aurkeztea zen.

SIC proiektua eta gizarte berrikuntzako politiken 7 printzipioak azaldu ostean, politika publikoen co-diseinurako tresnak aurkeztu ziren. Saioan zehar lantzeko gai gisa aukeratu zen gazteen langabezia eta, taldeetan lan egiteko, ondorengo informazioa eman zitzaien:

 Gaia: gazteen langabezia

Espainiako gazteen langabeziaren zifrek EBko eta OCDEko herrialdeen buruan jartzen dute gure herrialdea. Euskadiko gazteen langabeziak (%23 2017an) 16 eta 24 urte bitarteko 9.000 gazteei eragiten die. Langabezia altua soldatapeko lanpostuen prekarietatearekin lotua dago, generazio gazteenei eragiten dien fenomenoa, eta pobretzea zein etorkizuneko itxaropen sozioekonomikoen haustea dakar.

Partaideak 5 taldetan banatu ziren. Landu zen lehenengo tresna Challenge Setting izan zen, erronkak identifikatzeko. Hauek izan ziren egindako proposamenak:

  • Gazteen lan-bilaketa erraztuko duen APP baten sorrera
  • Enpresak sustatu esperientziarik gabeko gazteak kontratatzeko eta langileen etengabeko formakuntza aukerak emateko
  • Formakuntza profesionala sustatu. Formakuntza duala areagotu formakuntza altuko alor guztietan.
  • Gazteen espezializaziorako ikastaroak eta tailerrak bultzatu
  • Bigarren mailako hezkuntzaren hasieratik gazteei lan-orientazioa eman, hezkuntza hori lan-beharren arabera, espezializaziora bideratzeko.
  • Enpresa eta unibertsitateen arteko elkarlan sendoagoa
  • Hezkuntza sistema hobea

Ideia zaparrada hau egin ondoren, deliberazio-ariketa baten bitartez, identifikatutako erronka bat aukeratzeko eskatu zitzaion talde bakoitzari. Taldeek aurkeztutako erronkak hauek izan ziren:

  • Lan-bilaketa erraztuko duen APP bat sortzea. Langabetuak enpresekin konektatzea.
  • Praktika-kontratuak egitea
  • Enpresetan gazteen kontratazioa sustatzeko politika, kontratatutako gaztearen soldataren %50 ordainduta.
  • Lanera zuzendutako espezializazioa duen bigarren mailako hezkuntza
  • Errelebo-kontratua duen jubilazio-politika

Ariketa hau galdera batekin amaitu zen: nola egin dezakegu guk? Horren bitartez, ezarri nahi zen politikaren erabiltzaile ziren pertsona zein kolektiboen analisia egin zen, baita politikarekin izango zuten interakzio mailarena ere, ondorengo matrizearen bidez.

Azkenik, saioarekin amaitzeko, politikaren eragin zuzena jasango zuen pertsona baten egun bat deskribatzeko eskatu zitzaien partaideei: zerbitzuaren prestatzaile edo eskatzaile bezala. Ariketa hau egiteko, Personas metodologia erabili zen. Tresna honen helburua zerbitzuaren edo ezarriko den politikaren erabiltzaileak hobeto ulertzea da. Hurrengo irudian ikusi daitezke ikasleek betetako fitxen adibideak.

Saioaren balorazioan, politika publikoen co-diseinuan eta co-sorkuntzan erabiltzen diren teknika gehiago ezagutzeko interesa erakutsi zuten eta metodologia hauek lantzeko tailer luzeago bat egitea komenigarria litzatekela adierazi zuten.

Metodoak eta tresnak:  SIC Repository http://www.silearning.eu/

Informazio gehiago: iguerra@sinnergiak.org

 

 

SIC-i buruz
Social Innovation Community (SIC) H2020 programaren baitan finantzatutako proiektu europarra da. Europako 12 erakundek osatzen dute, horien artean Sinnergiak Social Innovation. Proiektuaren helburu nagusia gizarte berrikuntzari lotutako eragileen arteko “sareen sarea” sortzea da. SIC proiektuak egungo sareak sakondu eta indartu nahi ditu, sareen arteko lotura berriak egin eta orain arte gizarte berrikuntzan sartu ez diren eragile eta sareekin konektatu. Komunitate honek gizarte berrikuntza berriak sortzea, gizarte berrikuntza arrakastatsuak handitzea edo politiken formulazioa eta praktika hobetzeko jakintza modu eraginkorrago batean hedatzea eta elkarbanatzea ditu helburu.

 

Informazio gehiago: iguerra@sinnergiak.org eta aluna@sinnergiak.org