Logo GWPIGipuzkoa Workplace Innovation proiektua enpresa gipuzkoarren lan egiteko moduak eta testuinguruak berritzean datza nagusiki. Sinnergiak Social Innovation (UPV-EHU)k diseinaturiko proiektuak Gipuzkoako Foru Aldundirako babesa du eta, Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentuaren finantzaketa du.

HELBURUAK

Gipuzkoa Worplace Innovationen bigarren fasearen helburua da ezagutza gehiago sortzea lan egiteko modu eta testuinguruen berrikuntzaren gainean, eta modu pertsonalizatuagoan, enpresa multzo mugatu baten ezaugarri eta interes espezifikoei erantzunda.

Helburu hori lortzeko hainbat lantalde eratuko dira, eta sei saiotan lantalde horiek elkartu egingo dira lan egiteko modu eta testuinguruen berrikuntzari lotutako hainbat erronkaren gainean gogoeta egin eta eztabaidatzeko. Prozesuaren hasieran eta bukaeran, lantalde guztiek nazioarteko adituen laguntza izango dute. Nazioarteko aditu horiek Europako ikuspegiez eta esperientziez hitz egingo dute hasierako saioan, eta talde bakoitzak egindako aurrerapenak eta ateratako ondorioak kontrastatuko dituzte bukaerako saioan.

ESPEROTAKO EMAITZAK

-Lan egiteko moduen eta testuinguruen berrikuntzari buruzko ezagutzak sortzea barruan

-Enpresak barneratuta izatea erronka orokor honi heltzeko gaitasuna. -Lan egiteko moduen eta testuinguruen berrikuntzak enpresan aplikatzeko eredu espezifiko bat garat zea.

-Nazioarteko esperientziak ezagutzea eta haiekin harreman zuzena edukitzea.

-Berrikuntza sistematikoko praktiken gainean eta enpresaren estrategian parte hartzeko moduak elkarrekin ikastea.

-Nazioarteko esperientziak ezagutzea eta haiekin harreman zuzena edukitzea.

-Nazioarteko esperientziak ezagutzea eta haiekin harreman zuzena edukitzea.

PROZEDURA

Proiektuak hiru talde mota desberdinekin garatuko da:

  • a) Banakako taldeekin, non enpresa bakar batekin egingo baita lan, modu indibidualizatuan eta enpresa bakar horren ezaugarri espezifikoak aintzat hartuta. Enpresako Enpresa parte hartzailearen testuinguru berezia abiapuntu izanik, lan egiteko moduen eta testuinguruen berrikuntzari lotutako hiru dimentsio aztertu eta eztabaidatuko dira: lanaren antolamendua, pertsonen partaidetza eta enpresako hobekuntza.
  • b) Talde Mistoekin, non gehienez ere hiru enpresarekin egingo baita lan, elkarlanean eta modu erlazionalean. Lan egiteko moduen eta testuinguruen berrikuntzaren erronka zehatzak aztertu eta eztabaidatuko dira: berrikuntza sistematikoa eta enpresaren estrategiako parte hartzea.
  • C) Talde Mistoekin, non gehienez ere lau enpresarekin egingo baita lan, kasuak eta esperientziak partekatuz eta aztertuz.

Gipuzkoa Workplace Innovation – EUSK from SINNERGIAK Social innovation on Vimeo.

¡

GIPUZKOA WORKPLACE INNOVATION