Transcreativa proiektua Sinnergiak Social Innovationek (UPV/EHU) gidatutako eta Europar Batasunaren Interreg IV B SUDOE (SOE3/P1/E529) programak finantzatutako europar proiektu bat da, eta bere helburua da Kultura eta Sormen Industrien sektorean enplegu gaztea sortzea bultzatzea.

ERRONKA

Transcreativak hiru helburu oinarrizko ditu:
• Kulturaren eta Sorkuntzaren Industrien sektorea ikusgarri bihurtu eta posizionatzea, kohesio soziala eta eskualdeen garapen ekonomikoa sustatzeko funtsezko elementu gisa.
• Eskualdeko eta eskualdearteko klusterizazio guneak sustatzea, transferentzia teknologikoaren (prototipoak), enpresak sortzearen (gizarte ekintzailetza) eta eskualdeen arteko konektibitatearen (gune sortzaileak eta HUB birtuala) bitartez.
• Kultura eta Sormen Industrien (KSI) sektorea gizarte berrikuntzako estrategien esparruan integratzea, gazte langabeengan gaitasun berritzaileak garatzeko.

ERANTZUNAK

Transcreativa proiektua sei ekintza nagusitan antolatzen da:

KERTU: KSIen sektoreari buruzko mapa estrategikoa egitea. Ikerketa lana, KSIen egitura erregionala mapeatu eta sektoreko erakundeen profilari buruzko mapa tridimentsionala egiteko helburua duena: ahalmen teknologikoak, gaitasun berritzaileak eta garatzeko estrategiak.
ESKU HARTU: 3 Sormen Gune garatzea (eskualde bakoitzean), eskualdearteko Hub birtual baten bidez lotuta. Esku-hartze sozialeko jarduera, hiru helburu osagarri lortzeko.
1. Gaitasunen bidezko ikaskuntza guneak sortzea, lanik gabe dauden gazteen enplegagarritasuna eta kapital soziala hobetzeko.
2. KSIen sektorean erakunde berriak sortzeko esperientzia pilotuak garatzea, lanik gabe dauden gazteek bultzatuta (enpresa teknologikoak, kooperatibak eta enpresa sozialak).
3. Teknologia prototipatzeko eta transferitzeko eremu bat egituratzea, KSIen sektoreko enpresa erregionalei zuzenduta.
TRANSFERITU: Prototipo teknologikoak garatzea. Jarduera KSIen sektoreko enpresetara teknologia transferitzera zuzenduta dago, horien lehiakortasuna eta eskualde posizionamendua hobetzeko.
HEDATU: Proiektuaren emaitzak hainbat bidez erabiliz hedatzea: artikulu akademikoak, politika erregionalen ekarpenak, jardueren txostenak, prentsa oharrak, sare sozialak eta eskualdeko zein eskualdearteko tailerrak.
ESKALATU: Proiektuaren ekintzak formalizatzea garapen ekonomikoa bultzatzeko praktika on moduan, eskualde mailan kohesio soziala lortzeko, eta ekintza nagusiak Europako beste eskualde batzuetara eskalatzea.
EBALUATU: Proiektuan egindako ekintzak eta horien eragina ebaluatzea. Proiektua monitorizatzeko sistema bat garatzera bideratutako jarduera, kontuan hartuta sortzen duen eragin soziala (gazteen enplegagarritasuna), enpresa eragina (erakunde berrien sorrera eta teknologiaren transferentzia), eta proiektua Europako beste eskualde batzuetan eskalatzeko estrategia.

ESPERO DIREN EMAITZAK

• Eskualde bakoitzean KSIen sektore estrategikoak identifikatze, baita ere dinamika berritzaileak, ahalmen teknologikoak eta garatzeko estrategiak. 6 txosten akademiko lantzea sektorearen dinamikak ulertzeko, eta politika publikoen 1 txosten, KSIak proiektuan inplikaturiko eskualdeetan sustatzeko.
• Eskualdeko 3 gune sortzaile eta hub birtual bat sortzea, ikasteko eta transferitzeko gune gisa, langabezian dauden gazteak, KSIen sektoreko enpresak, erakunde publikoak, unibertsitateak eta eragile teknologikoak hainbat praktikatan integratzeko.
• 6 prototipo teknologiko garatzea, KSIen sektoreko 90 enpresa prototipatze prozesu honetan inplikatzea, eta 12 erakunde berri sortzea bultzatzea, langabezian dauden hainbat gaztek gidatuta.
• Gaitasunen araberako 3 prestakuntza modulu lantzea (enplegagarritasuna), ikasketarako gune moduan, langabezian dauden 240 gazterentzat, proiektuak hartzen dituen hiru eskualdeetan.
• Sormen poloak kapitalizatzeko 1 estrategia garatzea eta horren ekintza nagusiak Europako beste eskualde batzuetara eskalatzea.

BAZKIDEAK

Transcreativa Sinnergiak Social Innovation (Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea) ekimenak gidatutako europar proiektu bat da, Europar Batasuneko Interreg IV B SUDOE (SOE3/P1/E529) programak finantzatua, eta bertan parte hartzen dute baita ere Donostia-San Sebastianeko Kultura Hiriburutzak eta Tecnaliak, eskualde mailan, Akitaniako (Frantzia) eta Coimbrako (Portugal) europar eskualdeekin artikulatuta, eta ESTIA Reserche, Agence Pays Basque ANTIC eta BEM-KEDGE erakundeen partaidetzarekin, zeinak Coimbrako Unibertsitatekoa, Pedro Nunes Institutukoa eta Coimbrako Udal Ganberakoa diren, hurrenez hurren.

TRANSCREATIVA