Cursos, Noticias ICC, Noticias Innovación Social, Uncategorized @eu //

Amaitu dira Mentoring Saioak Gizarte Berrikuntza eta Kultura eta Sormen Industrien Masterrean

Joan den otsailaren 10ean...

Joan den otsailaren 10ean Mentoring eraginkor, berritzaile eta etikoaren gaineko prestakuntzaren zatia amaitu genuen, Gizarte Berrikuntza eta Kultura eta Sormen Industrien Masterraren barruan.

Mentoringari buruzko prestakuntza prozesua bi bloke handitan banatu da:

1. blokea: prestakuntza teoriko-praktikoa, mentoringari, mentorearen eginkizunei eta mentorizatzeko tresna eta estrategiei lotutako kontzeptuen hausnarketa, azalpen eta praktikarekin.

2. blokea: prestakuntza praktikoa, eta, bertan, benetako enpresa batek planteatutako benetako erronka bat bideratzen parte hartu dute, erronkei erantzuteko Berrikuntzen Diseinuan oinarrituta dagoen Solving Problems metodologia erabiliz Bloke hori funtsezkoa izan da horrelako ezaugarriak dituen prozesu batean parte hartzeak zer esan nahi duen barneratzeko, eta taldeek erronkak bideratu behar dituztenenean igaro behar dituzten etapak identifikatzeko eta ulertzeko.

Azken saioan irtenbidea aurkeztu behar zen, eragilearen aurrean (berrikuntzen diseinu zikloaren 6. etapa), eta Areetako Getxolan instalazioetan egin genuen. Bertan, parte hartu zuten hiru taldeak ikusi ahal izan genituen, planteatutako erronkarako proposamenak modu sortzailean aurkeztuz. Gainera, galderetarako txanda ere egon zen, eta bereziki interesgarria gertatu zen erronka planteatu zuen enpresarentzat, taldeentzat eta ekitaldira joan ziren pertsonentzat.

Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu Getxolani eta saiora hurbildu zineten pertsonei, erakutsitako interesagatik eta parte hartzeagatik.

Amaitzeko, azpimarratu behar da maiatzetik ekainera erronkak bideratzeko gaitasun bidezko prestakuntzan parte hartuko duten taldeetako bat jarriko dugula martxan Getxon, Europako Transcreativa Proiektuaren Berrikuntza Gunearen baitan.