Noticias ICC //

“Sormenezko etorkizunak sortuz” kultura eta sormen industrietako eragileekin

creando_futuros--POST_sinnergiak

Joan zen ostegunean, beste urrats bat egin genuen Gipuzkoa Creativa proiektuaren barruan. Behin landa lana eta Kultura eta Sormen Industrien mapaketa amaituta, Donostiako UPV/EHUren campuseko Carlos Santamaria Zentroan bildu genituen inkestatutako eragileak. Elkarrizketetan bildutako datuetatik abiatuz, etorkizunerako hainbat ekintza proposatu eta zehaztu genituen bertaratutako eragileekin. Topaketan, era berean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkariak izan ziren –Aldundiak proiektua finantzatzen du–, etorkizunean landu daitezkeen proposamenak bertatik bertara ezagutzeko.

Gipuzkoa Creativa proiektuaren helburua, Gipuzkoan Kultura eta Sormen Industrien mapa bat sortzea da. Horretarako, musika, museo, moda diseinu, kultur zerbitzu eta bideojokoen azpisektoreetako 100 erakunde baino gehiago elkarrizketatu ditugu, haien antolaketa eta teknologia gaitasunen, berrikuntzaren egoeraren eta sektorea garatzeko estrategien zer-nolakoak ezagutzeko.