- ekitaldia hau amaitu da.
Gipuzkoa, Covid 19aren ondoren. Balantzea
3 iraila, 2021
COVID-19k ekonomian, politikan eta gizartean gaur egun eta etorkizunean izaten dituen eraginak askotarikoak eta ugariak dira. Krisaldi honek erronka batzuk uzten dizkigu baina baita aukera asko ere. Gipuzkoak kapital soziala, esperientzia eta ezagutza ditu elkarrekin eredu ekonomiko eta sozial sendoagoa eraikitzeko krisaldi honi eta etorriko diren krisiei aurre egiteko.
Hori dela eta, COVID-19k Gipuzkoan utzi dituen ondorioak, ikasketak eta aukerak aztertzeko asmoarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Sinnergiak Soziala Innovation ikerketa taldearekin elkarlanean, “Gipuzkoa COVID-19aren ondoren: balantzea” izenenko uda ikastaroa antolatzen du.
Helburuak:
- COVID-19k izan dituen ondorioak hainbat esparrutatik aztertzea.
- COVID-19k utzi dizkigun ikasketei buruz hausnartzea.
- COVID-19k Gipuzkoari etorkizunerako eskaitzen dizkion aukerak identifikatzea.