- ekitaldia hau amaitu da.
Beyond 4.0 Summer School. Transforming workplaces through digitalisation
1 ekaina, 2021 @ 8:00 am - 4 ekaina, 2021 @ 1:30 pm
Workshop-a aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.
Uda Eskolaren helburu nagusia digitalizazioari eta automatizazioari buruzko programa trinko batean oinarritutako prestakuntza osoa eskaintzea da. Ekitaldiaren helburua da ebidentzian oinarritutako politiken ulermenean sakontzea, eraldatzeko potentzialarekin, aro digitalean lanari eta ongizateari forma emateko. Jarduerak agertoki bat eskaintzen du proiektuaren aurrerapenaren egoera islatzeko. Hainbat arlotako alderdi desberdinak partekatu eta eztabaidatuko dira, hala nola ekoizpenaren digitalizazioa, lanaren digitalizazioa, trebetasunak, datu iturriak, azterketa historikoa eta gizarte politika. Gainera, udako eskolak aukera emango die doktoregoko ikasleei beren egungo ikerlanak aurkezteko.
Uda Eskola gaika orientatuko da, eta lau ardatz nagusi izango ditu:
Lanaren eta ekoizpenaren digitalizazioa:
Nola aztertu eta ikertu lana eta ongizatea aro digitalean.
Nola aztertu eraldaketa teknologikoen ondorio sozioekonomikoak.
Azterketa historikoa eta datu iturriak:
- Nola aztertu eraldaketa teknologikoak ikuspegi historiko batetik
- Zer datu multzo dira erabilgarriak eta nola erabili eta konektatu modurik egokienean
Digitalizazioari emandako eskualde erantzunak:
- Nola aztertu eskualdeetako testuinguruak eta ekosistemak eta haien eraldaketa digital ekonomikoa
Politika soziala eta eskumenak:
- Nola aztertu ongizatearekin, fiskalitatearekin eta inklusioarekin loturiko plataforma ekonomiak.
- Nola ulertu alderdi interesdunen etorkizuneko gaitasunak eta zereginak
Europako lehen mailako erakunde akademikoek eta ikerketako erakundeek gai horien guztien inguruan eztabaidatuko dute. BEYOND4.0-rekin batera, H2020 programako beste partzuergo batzuek parte hartuko dute; esaterako TECHNEQUALITY eta PLUS. Horretaz gain, bertan izango dira ikerketako beste ekintza batzuk, hala nola PARADIGMS4.0. Babes sareak Gizarte Berrikuntzako Europako Eskola (ESSI) eta Lantokian Berritzeko Europako Sarea (EUWIN) dira.
BEYOND4.0 partzuergoa Europako bederatzi unibertsitate eta ikerketa zentrok osatzen dute, Udako Eskolaren bigarren edizioa antolatzen du eta Sinnergiak – Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak, Institute for Employment Relatios – Universidad de Warwick eta TNO erakundeak diseinatzen du. Proiektu honek Europar Batasunaren Horizonte 2020 ikerketa eta berrikuntza programaren finantzaketa jaso du, 822296 zenbakidun diru laguntzetarako akordioaren bidez.