Noticias, Noticias Innovación en las Formas de Trabajo, Noticias Innovación Social, Uncategorized @eu //

Sinnergiak Social Innovation (UPV/EHU) Europako BEYOND 4.0 (H2020) Proiektuaren parte izango da

Sinnergiak (UPV/EHU), Europako beste 8 erakunderekin batera, BEYOND 4.0 proiektua (4.0 industriatik haratago) ezarriko duen partzuergoko kide da.

 

Proiektuaren helburu orokorra da Europa inklusibo bat sortzea, teknologia berriek lanpostuen, negozio ereduen eta ongizatearen etorkizunean duten eragina aztertuta. BEYOND4.0 diziplina anitzeko ikerkuntzaren ikuspegia duen proiektua da, lehen mailako partzuergo batek gauzatua.

 

 

Proiektua Horizon 2020 Programaren esparruan garatzen da “Transformations01-Call Research for Inclusive Growth” deialdiaren baitan eta eraldaketa teknologikoen ondorio sozio-ekonomikoak jorratzen ditu. Deialdiaren helburua da politikak eta esku-hartzeak garatzea sozialki inklusiboa izango den hazkunde bat lortzeko. Giza produktibitatea moldekatuko duten eraldaketa teknologikoak, jakintza eta ekonomia digitala azpimarratzen ditu, kontuan hartuta ikaskuntza eta gaikuntza eredu berriak beharko direla eta sistema ekonomikoa nabarmen birbideratu beharko dela (ekonomia kolaboratiboa, espezializazio adimenduna, berrikuntza disruptiboak, etab.).

BEYOND4.0 proiektuak H2020 “Europa mundu aldakor batean: gizarte inklusiboak, berritzaileak eta gogoetatsuak” Lan Programaren (2018-2020) lehentasun orokorrak jorratzen ditu.

 

Beyond 4.0, bost helburu:

  1. Eraldaketa teknologikoari buruzko ikuspegi zientifiko berri bat eskaintzea.
  2. Enpresek eraldaketa teknologikorako prozesuan baliatu beharreko estregiei buruzko ikuspegi zientifiko berri bat eskaintzea.
  3. Eraldaketa teknologikoaren inpaktua aztertzea:
  • lanaren kalitatean, edukian eta banaketan;
  • laneko gaitasunen beharretan;
  • heziketan eta laneko trebakuntzan;
  • enpresek balioa sortzeko garaian;
  1. Politika fiskalak eta ongizate politikak ezartzeko aukera berriak identifikatzea.
  2. Gizarte inbertsiorako ikuspegiak eta hazkunde inklusiborako tresnak identifikatzea.

 

Espero diren emaitzak

Beyond 4.0 proiektua 4 urtetan zehar ezarriko da. Espero diren emaitza nagusiak hauek dira:

  • Teknologia berriek duten inpaktua ulertzea ikuspegi zientifikotik;
  • Diagnostikorako eta garapenerako tresnak sortzea, aukera teknologikoak aprobetxatzeko;
  • Ebidentzian oinarritutako babesa EBren gizarte eta lehiakortasun politikaren estrategiarako.

 

Erakunde parte-hartzaileak:

  • Netherlands Organisation for applied scientific research – TNO –
  • University of Warwick , Institute for Employment Research
  • Technische Universität Dortmund, Sozialforschungsstelle Dortmund
  • Institute for the Study of Societies and Knowledge, Bulgarian Academy of Sciences
  • Institute for Innovation and Public Purpose, University College London
  • Department of Social Sciences, University of Turku
  • CNAM – Centre d’Etudes de l’Emploi et du Travail
  • University of Helsinki
  • Sinnergiak Social Innovation / Euskal Herriko Unibertsitatea / Universidad del País Vasco