Sinnergiak Social Innovation

GU

Sinnergiak Social Innovation: estrategia eta egitura

nosotros

2012an sortua, SINNERGIAK Social Innovation Centre (UPV/EHU) ezagutzaren erakunde bat da, unibertsitateko ikertzaileek gidatutako diziplina anitzeko talde baten inguruan egituratzen da, eta bertako kide dira ere hezkuntzan eta esku-hartze eta transferentzia jardueretan espezializatutako beste profesional batzuk

GURE LANAREN ESANAHIA

Ezagutza eta berrikuntza gaitasunak sortzea

SINNERGIAKen jarduerak gaitasunen garapena bultzatzen du pertsonengan, eta berrikuntza gaitasuna, berriz, erakunde eta komunitateetan, oinarrizko baldintzak baitira gizartean ikusten diren eta baliagarriak izango diren emaitzak lortzeko.

Gure lana arlo hauetan kokatzen da: barne espezializazioa ezagutza sortzeko, teknika sozialen erabilera eta askotariko proiektuetara sarbidea kooperazio sistemen eta sareen bidez.

GURE JARDUERA EREMUAK

Lau jarduera eremu nagusi

Helburu zabal eta askotariko horiek betetzeko, SINNERGIAK gizarte berrikuntzaren gaineko diziplina askoko ikuspegi batean oinarritua dago, lau arlo nagusitan antolatuta: ikerketa, prestakuntza, ekintza eta esku-hartzea, ezagutzaren transferentzia.

IKERKETA

Proiektu berritzaileen garapenera bideratuta dago, eta bere emaitzarik ikusgarrienak dira: analisi ereduak, produktuak, adierazle sistemak, sareak, aliantza estrategikoak. Praktikan, eta Berrikuntza Sozialaren, Berrikuntza Publikoaren, Lan Testuinguruetako Berrikuntzaren eta Kultura eta Sormen Industrien eremuetako azterlanekin erlazionatuta.
1.

EKINTZA ETA ESKU-HARTZEA

Ikaskuntza eta esperimentazio prozesuak sustatzeko sortu da, ahalmenak identifikatzeko, gaitasunak eskuratzeko, eta konponbideak sortu eta prototipoak egiteko, berrikuntza irekiaren ikuspuntutik betiere.
2.

PRESTAKUNTZA

Irakaskuntza-ikaskuntzako edukiak eta testuinguruak sortzeko planifikatua. Arlo honen baitan, lehentasunezko jarduerak hauek dira:
3.
- Ezagutzaren corpus bat eraikitzea gizarte berrikuntzaren inguruan.
- Gidak egitea.
- Masterrak.
- Ikastaroak.
- Mintegiak, Biltzarrak.
- Ikaskuntza eta praktika komunitateak.
- Udako eskolak.

EZAGUTZAREN TRANSFERENTZIA

Zabalkundera bideratuta: esperientziak (proiektuak, kasuak), txostenak eta agiriak (ebaluazioak, inpaktuak), argitalpen zientifikoak (liburuak, artikuluak) eta networkin (sareen eraikuntza).
4.

PERTSONAK

alfonso-blackwhite
Alfonso Unceta
egoitz-blackwhite
Egoitz Pomares
Natalia Restrepo
Natalia Restrepo
IMG_20210305_114758839_PORTRAIT_2 (1) blanco y negro
Asier Lakidain

GIZARTE BERRIKUNTZA SORTU, PARTEKATU ETA TRANSFERITZEKO 10 JARRAIBIDE

01

Gizarte berrikuntzek gizarteen kohesioa sustatzen dute.

02

Gizarte berrikuntzek lehiakortasuna bultzatzen duten ukiezinak garatzen dituzte.

03

Gizarte berrikuntzek gizartearen arazoak eta eskakizunak bideratzen dituzte.

04

Gizarte berrikuntzak batez ere lokalak eta kontestualak dira.

05

Gizarte berrikuntzak beste testuinguru batzuetatik egokitu edo transferitu daitezke

06

Gizarte berrikuntzek desberdinen arteko lankidetza behar dute.

07

Gizarte berrikuntzek pertsonen eta erakundeen arteko interakzioa behar dute.

08

Gizarte berrikuntzek ezagutza, balioak eta teknologia konbina ditzakete

09

Berrikuntza sozialek emaitzak eta inpaktuak sortzen dituzte.

10

Berrikuntza sozialen emaitzak behagarriak eta neurgarriak dira.

SAREAK ETA KONEXIOAK

etorkizuna-eraikiz
gobierno-vasco
tknija
ayuntamiento-donostia
ayuntamiento-bilbo
student4change
simpact
inap
social-innovation-comunity
socia
red-creativa
euwin
lasin