Data: Maiatzak 3, Asteazkena
Ordua: 09:00 – 11:30 (1,5 Ordu)
Non: Sinnergiak Social Innovation (UPV/EHU). Elvira Zipitria, Ondarreta pasealekua 18. Donostia-San Sebastián
Ekitaldiaren nondik-norakoak:
Partaidetza eta elkarrizketa oinarrizko faktoreak dira, gure ekonomiaren lehiakortasuna handitzen eta lanpostu berriak eta hobeagoak sortzen lagunduko diguten beharrezko erreformen diseinu eta inplementazio arrakastatsua gauzatu dadin. Partaidetzaren bidez langileen eta enplegu-emaileen arteko interesen oreka lortzen da, eta Gipuzkoako produktibitatearen eta lan bizitzaren kalitatearen hobekuntza dakar.
Horrez gain, partaidetza oinarri harturik egindako antolaketa-eredu berrien ikerketari eta inpletementazioari zuzendutako Programen Sustapena gure sostengua izan daiteke Herri Administrazioak gure Lurraldea osatzen duten eragile guztien estrategia bideratzeko eta bateratzeko orduan.
Partaidetza inguruko solasaldia
Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Diputatua (Gipuzkoako Foru Aldundia)
Ainhoa Aizpuru Murua
Ikerketa Manager Seniorra. EUROFOUND – Lan Baldintzak eta Bizitza Kalitatea Hobetzeko Europako Fundazioa(Irlanda)
Stavroula Demetriades
Stavroula Demetriades greziarra Eurofoundeko Lan Unitatean ikerketetarako arduradun seniorra da. Bere ardura betetzen du berrikuntzaren, lan jardueren eta lanpostu-sorreraren eremuan. Stavroula Soziologian doktorea da, Aalborgoko Unibertsitatean (Danimarka), eta Politika Ekonomikoei (Trinity University) eta Eskualde mailako Garapenari (Atenasko Unibertsitatea) buruzko masterrak lortuta dauzka. Eurofoundeko (1999) parte izan baino lehen, Stavroulak lan egin zuen Ikerketa Institutuetan, eremu publiko zein pribatuan, eta antolakuntzari lotutako eta izaera sozio-ekonomikoa ardazten duten ikerketak zuzendu zituen. Ikerketa eremu eta lehentasunen artean, giza-baliabideen gestioa, elkarrizketa soziala eta enplegua daude, unibertsitateko irakasle gisa kolaboratzen du eremu horietan.
Kontseilari nagusia. Finish Funding Agency – TEKES (Finlandia)
Tuomo Alasoini
Tuomo Alasoini Kontseilari Nagusia da Berrikuntzaren Finantzaketarako Finlandiako Agentzian – TEKES, eta kidea da TEKES “Liderii” – enpresa, produktibitatea eta lanpostuan gogobetetzea programarako Kontseiluan. Alasoinik Soziologia ikasgai duen doktorego-tesia egin zuen Helsinkiko Unibertsitatean 1990ean, eta Industria Ingeniaritza eta Management ikasgaia duen doktorego-tesia, berriz, Aaltoko Unibertsitatean egin zuen 2016an. 1995az geroztik, alboko irakasle lanetan dihardu Helsinkiko Unibertsitatean, Soziologiako esparruan. 1996tik 2010ra bitartean, TYKE eta TYKES programetako Zuzendari lanetan aritu da, programa horiek lanpostuen arloko garapena bultzatzera bideratuta daude. Lantzen dituen ezagueraren arloetan lanaren antolakuntza, giza-baliabideen gestioa, lanpostuen garapena eta berrikuntza, produktibitatea eta berrikuntzari buruzko ikerlanak lantzen dira.