Prozorro kontratazio publiko elektronikorako kodigo irekidun software sistema bat da. Prozorrok funts publikoen erabilera garden eta eraginkorrerako plataforma bat eskaintzen du, hala, helburu du korrupzioa ekiditzea ikuskapen publiko eta konpetentzia handiagoaren bitartez. Prozorrok enpresen, gobernuaren eta gizarte zibilaren elkarlanerako espazio sendo bat eskaintzen du, zeinek beste herrialde batzuetara egokitzeko potentzialtasuna duen.
Prozorrori buruz
Prozorro proiektua 2014ko maiatzean sortu zen Kieven Elkarte Publiko-Pribatu bezala, non gobernuz gaindiko erakunde, elkarte pribatu eta instituzio publiko ugari printzipio eta helburu amankomunen inguruan elkartu ziren, hala nola Ukraniako Gobernuaren esparru korruptoenetariko bat zuzentzea: kontratazio publikoen esparrua.
Ukraniako kontratazio publikoen sektorea denbora luzez harremanatu izan da korrupzioarekin, akordio nahasi eta lehiaketa mugatuak direla eta urtero bataz beste 50 bilioi grivna (2 bilioi $ inguru) galtzen zirela kalkulatzen da. Gaur egun ordea, kontratazio elektronikoaren erreformarako eredu da Ukrania European Bank for Reconstrucian and Developmenentzat, eta, Munduko Kontratazio Sari prestigiotsua irabazi zuen herrialdeak 2016ko maiatzean.
Prozorroren arrakasta gizarteko ingurune ezberdinetatik eta batera lan egiten duten pertsonen talde txiki batek kutsatuta zegoen sektore bat sendatzeko duen gaitasunaren adibide da, nahiz eta ingurua bai politikoki bai ekonomikoki aurkako izan.
Prozorro bezalako eredu batek funts publikoen erabileran gardentasun arazoak dituen edozein herrialdetan aplikatzeko potentzialtasuna du.
Zerk egin zuen posible aldaketa hau? Begirada azkar bat Prozorroren historiari
Prozorro hainbat aktibista zibil eta kontratazio adituen ideia gisa hasi zen, Maidaneko espirituarengatik inspiratuta, behetik gorako erreforma bat posible zela sinistuz. Ideia hauen fruitu izan zen Ukraniako 2014-2015 Kontratazio sistema elektonikoaren garapenerako eta ezarpenerako kontzeptua, zeinek Ukraniako aktore nagusien gehiengoaren bermea jaso zuen, Prozorroren aldeko ulermen memorandum ezberdinetan adierazi zen moduan. Hortik aurrera erreferentzia terminoak eta Open Procurement software sistema askea gauzatu ziren, biak crowdsourcing bitartez, gainera, 2015eko otsailean kontratazio sistema berriaren proiektu pilotua jarri zen martxan, non Open Contracting Data Standard-a (OCDS) erabili den datuen modelatze tresna nagusitzat.
2016ko martxorako, Ukrania osoko 3,900 gobernu-erakunde baino gehiago ziren dagoeneko proiektu pilotuaren parte, eta 1,5 billio grivna (55 milio $ inguru) baino gehiago aurreztu ziren. Erosketak 100,000 grivna (milioi 1 grivna estatu-enpresentzat) baino gutxiagoko “limitez azpiko” kontratazioak izan ziren, hauek ez zeuden Ukraniako kontratazio legeendagink arautuak, eta hala, boluntarioek ez zuten gobernuaren baimenik behar proiektu pilotuak aurrera eramateko. “Limitez azpiko” lizitazioek Ukraniako kontratazio publikorako aurrekontuaren erdia suposatzen dute.
Gobernu-erakunde ugarik, hala nola defentsa, polizia, aduanak, osasun zaila, azpiegiturak eta energia, 85,000 lizitazio baino gehiago eman zituzten Prozorro sistemaren bitartez 2016ko uztailerako.
2016ko apirilean lege berria indarrean jarri zenetik, proiektua pixkanaka-pixkanaka zabalduz joan da herrialdeko kontratazio guztiak betetzeko asmotan. Bien bitartean, plataforma nagusia, garapen eta fase pilotuan zehar Transparency International Ukraine-ko web orrian ostatuta egon zen prozesu burokratikoak eta murrizketak ekiditzeko, estatuari transferitu zitzaion, eta, eskuragarri dago hurrengo helbidean: www.prozorro.gov.ua
2016ko abuztuaren 1etik aurrera beharrezko bilakatu zen kontratazio entitate guztientzat kontratazio elektronikoak erabiltzea, izan limitez azpiko izan limitez gorako kontratazioetarako.
Ordutik hona, bestelako ekimen osagarriak frogatu edo jarri dira habian modu arrakastatsu batean. “Bandera gorridun indikatzaileen” bidezko arriskuen kudeaketa sistema profesional bat, web orrialde ofizial berri bat, kontratazio agintarientzako kurtso online bat, eta, ohiko espezifikazioen liburutegi birtual bat dira kontratazio irekiaren bitartez posible egindako zenbait berrikuntza.
2016ko maiatzean, Ukrania WTO Government Procurement Agreement-eko kide ofizial bilakatu zen, honek elkarteko kideen merkatuetara – Europar Batasuneko 28 herrialdeak, Estatu Batuak, Kanada eta Japonia besteak beste- ireki ez ezik Ukraniako sistemaren nazioarteko estandareen betetzea ere frogatzen du.
Zerk egiten du Prozorro berezi?
ProZorrok, “gardentasuna” ukranieraz, kontratazioaren arloan berritzaile egiten duen zenbait ezaugarri ditu.
Lehenik eta behin, dena da publikoa. Lizitazio prozesuari dagokion informazio guztia edonorengatik kontsultatua eta jarraitua izan daiteke, baita hornitzaileek eginiko eskaintzak ere. Sistema bera kodigo irekia da, datu guztiak Open Contracting Data Standard-a kontuan hartuta egituratu dira, herrialdeen arteko datuen alderaketa eta analisia posible eginez.
Bigarrenik, Prozorro kontratazio elektronikorako “eredu hibridoa” da, hots, informazio guztia datu base nagusi batean gordetzen da, baina, hornitzaile eta kontratazio autoritateek datuak kontsultatu ditzakete plataforma ezberdinetatik, euren beharrei hobekien egokitzen den hori aukeratuz. API baten erabilerari esker interfaze guztiak datu base nagusira konektatzen dira, informazioa plataforma guztien artean sinkronizatuz.
Azkenik, proiektuan parte hartzen duen aktore bakoitzak bere paper propioa jokatzen du “asoziazioaren urrezko triangelu” deritzon horretan. Aktore gubernamentalak lege orokorrak ezartzearen eta informazioa babestearen arduradun dira; enpresak bai kontratazio autoritateei bai hornitzaileei zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen dira, eta, gizarte zibilak ezagutza enpresarialaren moduloak administratzen eta arriskuaren kudeaketa metodologieak diseinatzen ditu. Kooperazio eredu honek agente zentralen arteko konfidantza nabarmenki hobetzea lortu du.
Prozorrok bere esperientzia aurkeztuko du ekainaren 27tik 29ra bitartera Donostian egingo den Gizarte Berrikuntza Komunitatearen proiektuaren (SUMSIC) Hirugarren Udako Eskolan.