Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Sinnergiak Social Innovation (UPV/EHU) erakundeak solasaldi sorta antolatu dute Gipuzkoako enpresen lan testuinguru eta lan forma ezberdinetan gauzatzen den berrikuntzaren erronkari buruz. Jardunaldi hauek Gipuzkoa Workplace Innovation proiektuaren baitan sartzen dira. Honako topaketa eta solasaldi hauek Pertsonekiko zein Lurraldearekiko Konpromezuaren alde ari diren enpresen Sustapenerako Programaren barruan daude, eta Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako departamentuak bultzatzen ditu. Solasaldiak Donostian egingo dira maiatzean zehar.

Lan testuinguru eta lan forma ezberdinetan gauzatzen den berrikuntza lan era kolaboratibo baten bitartez burututako enpresen antolaketa eta gestioaren jardueretan ematen diren aldaketa prozesuetan kokatzen da, ondorioz lan bizitzaren produktibitatean eta kalitatean ematen diren hobekuntzekin lotuta dago. Horregatik, eztabaida-leku eta esperientzien elkartruketarako topagune bat izateko asmoz, bost izango dira gai nagusiak:

  • Partaidetza
  • Legeria eta arautze-esparrua
  • Lurralde garapena
  • Negozioen ekosistema
  • Ikasketa prozesuak

Orotara, bertako zein nazioarte mailako adituak bilduko dira jardunaldi hauetara. Horri esker, lan testuinguruetako eta lan formetako berrikuntzaren esparru partekatua sustatuko da, eta Gipuzkoak eskaintzen dituen aukerei eta etorkizunerako erronkei buruzko hausnarketa ere egitera ekarriko gaitu.

Partaidetza

Lege eta Erregulazioa

Lurralde Garapena

Negozio Ekosistema

Ikastea eta ezagutzea