Noticias Innovación Social //

2018an BURUAN IZATEKO EKITALDIAK

1. SUMSIC 3. edizioa. Gizarte berrikuntza sektore publikoan.

Social Innovation Community-k antolatutako uda ikastaroen (SUMSIC) 3. edizioa Donostian egingo da 2018ko ekainean.  Edizio honetarako aukeratu duten gaia gizarte berrikuntzak sektore publikoan duen papera da.

Hiru egunetan zehar, gizarte berrikuntza eta berrikuntza publikoaren arteko loturetan interesa duten ikerlari, politika egile, profesional eta pertsonek gai honen inguruko joera eta erronkei buruzko jakintza eta informazioa elkarbanatzeko eta eztabaidatzeko aukera izango dute.

Irfomazio gehiago izateko:

Esteka: https://www.siceurope.eu/network/public-sector-innovation/sumsic-2018-social-innovation-public-sector?conical=true

Kontaktuak: aluna@sinnergiak.org edo iguerra@sinnergiak.org

 

2. Atlas of Social Innovation – New Practices for a Better Future. SI-Drive Project

(Gizarte berrikuntzarako atlasa – etorkizun hobe baterako praktika berriak. SI-Drive Proiektua)

4 kapitulu nagusi:

  • Gizarte berrikuntzaren ikuspegia – nazioarteko joerak (ideia teorikoak jasotzen dituzten artikuluak)
  • Gizarte berrikuntza munduko eskualdeetan (eskualde ikuspegia duten artikuluak)
  • Gizarte berrikuntza politiken arloan (politiken ikuspegia duten artikuluak)
  • Etorkizuneko erronkak eta azpiegiturak (gizarte berrikuntzaren etorkizuna aztertzen duten artikuluak)

 

Si-Drive proiektuari buruz:

Si-Drive proiektua gizarte berrikuntzari (SI) buruzko jakintza hiru norabide nagusitan zabaltzea helburu duen ikerkuntza proiektua da: gizarte berrikuntzaren ulerkeran aurrera pausuak emateko teoria eta  ikerketa metodologien integrazioa, berrikuntzaren paradigma berri eta ulergarri batera zuzendua; gizarte berrikuntzaren nazioarteko eta Europako mapa egitea, eta hortaz, munduko zortzi eskualde nagusietako gizarte, ekonomia, kultura, historia eta erlijio testuinguru ezberdinetan ekitea; politika egile eta profesionalei egokitasuna bermatzea, 7 politika-alorretan egindako analisi sakon eta kasu-azterketekin, Europa mailako eta munduko eskualdeetako alderaketak, aurreikuspenak eta politika mahai-inguruekin.

Eskuragarri: 2018ko urtarrila  http://www.socialinnovationatlas.net/

Si-Drive buruzko informazioaren esteka: https://www.si-drive.eu/?page_id=2

 

3. Global Social Economy Forum 2018

Nazioarteko gizarte ekonomiaren foruma Bilbon izango da 2018ko urriaren 1-3 bitartean. Bilboko Udalak plazer handiz gonbidatzen zaitu Nazioarteko gizarte ekonomiaren forum honen parte izatera. Nazioarte mailako izena duen gizarte ekonomia arloko eragileen topaketa honek mundu osoko 1.500 partaide biltzen ditu. Bilboko udalak forum hau Bilbon antolatu du, urriko lehen astean.

Edizio honen gai nagusia tokiko garapen inklusibo eta iraunkor baterako balore eta lehiakortasunaren arteko konbinazioa da.

Irakurri gehiago: https://www.siceurope.eu/countries/spain/global-social-economy-forum

Esteka: https://gsef2018.org/

 

4. Lanen eskaera deialdia. EGOV-CeDEM-ePart 2018 Hitzaldia

EGOV-CeDEM-ePart 2018-k IFIP WG 8.5 Electronic Government (EGOV), IFIP WG 8.5 IFIP Electronic Participation (ePart) eta Conference for E-Democrary and Open Government Conference (CeDEM) arteko fusioa adierazten du. Hitzaldia urtero egiten da eta Austriako Danube University Krems-en izango da 2018ko irailaren 3-5ean. Bi gai nagusik EGOV eta ePart-en tradizioa mantenduko dute. Beste gai berezi batzuek EGOV-CeDEM-ePart 2018 Hitzaldiaren irismena zabalduko dute.

Gai berezi hauen artean, ondorengoak aurkitu daitezke:

  • E-Gobernu orokorra eta gobernu irekia
  • E-Demokrazia orokorra eta e-partaidetza
  • Gobernantza azkarra (gobernua, hiriak eta eskualdeak)
  • Inteligentzia artifiziala, datuen analisia eta erabaki-hartze automatizatua
  • Gizarte berrikuntza
  • Profesionalak

Data garrantzitsuak

Dokumentuak aurkeztea (ikerketa amaituak edo aribidekoak): 2018ko martxoak 17

Tailer/panel/posterrak aurkeztea: 2018ko martxoak 17

Dokumentuen eta tailer/panel/poster/PhD mahai-inguruen onarpen/ukapen erabakien jakinarazpena: 2018ko apirilaren 20ª

Dokumentu guztien artean behin betikoak: 2018ko ekainaren 1

 

Irakurri gehiago: https://www.siceurope.eu/countries/austria/egov-cedem-epart-2018-conference

2018KO EKITALDIAK