Europako gizartea aldaketa larriak jasaten ari da. Ekarri dituen onura guztiez gain, berrikuntzaren gizartea arazoaren zati da. Gizarte berrikuntza irtenbidearen zati izan daiteke. Europa 2020 estrategiaren baitan 2010an atera zen gizarte berrikuntza politika, praktika eta ikerketan zabaldu da, gizartean eta ekonomian gero eta inpaktu handiagoarekin. Dokumentu honek emaitza esanguratsuenak biltzen ditu, Europako ekimenetatik eratorriak ala ez, eta aukera garrantzitsuenak eta beharrezko akzioak azaltzen ditu, gizarte berrikuntza hurrengo faseetara zuzendu eta gizarte hobe bat eraikitzeko.
Dokumentuak teoriaren berrikusketa kritiko bat eskaintzen du eta egungo eta etorkizuneko garapenei eragiten dien joera nagusiak argitzen ditu, Europar Batasunari eta gainerako interesatuei adibide eta gomendioak ematearekin batera. Helburua pertsonetan oinarritutako berrikuntza sustatzea da, sistema mailan funtzionatzeko diseinatua, eta politiken formulazio prozesuetan erabat barneratuta dagoena.
Europako gizarte berrikuntzaren ikuspegi berria
- Pertsonetan oinarritzen da, pertsonak baitira berrikuntzaren iturri eta helburuen onuradunak. Pertsonetan inbertitu, berrikuntza euren asmo eta baloreen arabera moldatu eta sustatu dezaten. Europako ongizatearen oinarri izango den lerro bat zehaztu eta sustatu.
- Pertsonen eta erakundeen potentziala emaitza positiboetan bilakatzera zuzenduta dagoen sistema da, gizarte berrikuntza hiri eta eskualde mailetan eskala handiko laboratoriotzat jota.
- Europako politiken formulazioan eta agenda politikoan dago, Europarako gizarte hitzarmen berri bati forma emateko.
Gizarte berrikuntzaren egungo joerak
Literaturaren azterketan, proiektuetan eta adituei egindako elkarrizketetan oinarrituta, eta Europaren etorkizunari buruzko Liburu Zurian identifikatutako erronka nagusien ildo berean, EBk gizarte berrikuntzarentzat garrantzi handia duten zazpi makro tendentzia ikusi ditu sistemen transformaziorako:
- Erakundeen gaitasuna eta ongizatea
- Demokrazia eta konfiantza
- Gaitasunak eta lanaren etorkizuna
- Internetaren teknologiak eta elkarguneak linean / lineaz kanpo
- Finantza tresna berriak
- Eraberritze urbanoa
- Interdependentzia globalak
Iturria: Europako Batzordea, 2017.