Gipuzkoako eskualde gobernuak azken bi urteetan politika publikoak diseinatzeko, inplementatzeko eta herritarrei komunikatzeko moduak aldatu nahi izan ditu. Bide berriak aurkitzeko beharra eta gizarteko erronka berriak eta gizarteko aldaketak identifikatzea, herritarren behar sozioekonomikoei erantzunez eta testuinguru global, konplexu eta aldakor batean, aurre egin beharreko errealitateak dira.

Errealitate berri honi aurre egiteko, mundu osoko gobernuak gobernantza prozesuak garatzeko eta “balio publiko eta soziala” sortzeko modu berriak aurkitzeko lankidetzazko ikuspuntu berriak aukeratu eta  administrazio publikoen elazionatzeko moduak aldatzen ari dira, barnera eta kanpora.

Masterclass-ari buruz

SIC proiektuaren baitan, EHUk masterclass bat antolatu zuen pasa den urriaren 20an, arduradun politiko eta gizarte erakundeetako zein akademikoetako ordezkariei zuzendua, gizarte berrikuntzaren politika modu zehatzago, didaktikoago eta definituago batean aurkezteko helburuarekin. Saioan zehar kudeatzaile publikoekin elkarlanean aritu nahi izan zen politika publikoak garatzeko gakoak diren faktoreak eta oztopoak landu eta gizarte berrikuntzako metodologiak nola erabili daitezken ikusteko, gaur egungo gizarte erronkei erantzungo dien gizarte akzioak diseinatu, koordinatu eta inplementatzeko lanetan.

Testuinguru honetan, saioan zehar definizioak eta ikuspuntuak landu ziren, gizarte berrikuntzako politikek Etorkizuna Eraikiz bezalako Gipuzkoako politika publikoak modu ireki eta kolaboratiboan garatzea helburu duten programetan izan dezaketen eraginean sakonduz.

Saioa SIC proiektuaren aurkezpenarekin eta gizarte berrikuntzaren kontzeptuaren azalpen txiki batekin hasi zen, EHUren eskutik. Gero, KS Noruegako Henrik Finsrud-ek eskualde mailetako gizarte berrikuntza esperientziak azaldu zituen eta Policy Lab UK-ko Pauline Carnetek tailer parte-hartzaile bat zuzendu zuen, Erresuma Batuko sektore publikoan berrikuntzak sustatzeko Policy Labean erabiltzen dituzten metodologietatik abiatuta.

Henrik Finsrud-ek azpimarratu zuen gaur egungo gizarteak aurrean dituen erronkek “top-down” ikuspegia gainditzera behartzen gaituztela. Egungo arazoek herritarrekin co-sorkuntzan diseinatutako irtenbideak eskatzen dituzte, eta bertan tokiko eta eskualdeko erakundeen rola gakoa da, herritarrekiko duten gertutasuna kontuan hartuta. Gobernu-herritar ko-diseinu ikuspegi honek konfiantza, ko-erantzukizuna eta demokraziaren sendotasuna sustatzea esan nahi du.

Bestetik, Pauline Carnetek adierazi zuen Policy Lab-en ustetan politiken formulaziorako ezinbesteko 3 osagai daudela: politiken diseinua, datuen erabilera eta horien aplikazio digitala. 3 osagai hauek, hurrengo 4 printzipioekin batera (ko-diseinua, erabiltzaileetan oinarritutako politikak, prototipazioa eta ebidentzien erabilera), sektore publikoko berrikuntzak marraztea ahalbidetzen digute.

Azkenik, Agintzariko kideen parte-hartzea izan genuen, Euskadiko hiru lurraldeetan lan egiten duen kooperatiba soziala, gizarte ongizatea sustatzen duten kalitatezko zerbitzuen kudeaketarako ekimen berritzaileak garatzea helburu duena. Maite Callejak azken urteetan garatu dituzten hainbat gizarte berrikuntzako ekimen aurkeztu zituen, Community, Trebatu, Haur-etxea, Landabab eta Gazte on Sarean, besteak beste. Saioa amaitzeko, elkarrizketa tarte bat izan genuen bertaratuekin berrikuntza publikoaren esanahi, erronka eta desafioen inguruan.

Parte hartu zuten erakundeak: Gipuzkoako Foru Aldundia (GFA), SECOT, DAITEKE, Agintzari, UPV/EHU, Donostiako Udala, Osakidetza, Eusko Jaurlaritza, Elkartu, Farapi Koop., Innobasque, Villabonako Udala, Donostiako Estrategia Bulegoa.

 

Aurkezpenak, hemen.

Etorkizuna Eraikizi buruz

Etorkizuna Eraikiz Gipuzkoako Foru Aldundiaren irismen handiko programa estrategikoa da. Gipuzkoako Foru Aldundiak herritarrekin duen harremana jorratu eta Gipuzkoako gizartearekin lan egiteko (elkarteak, enpresak, jakintza sarea eta lurraldeko herritarrak) gobernantza sistema berri moduan jaio zen.

Etorkizuna Eraikiz Gipuzkoako lurraldeak dituen erronka berriei aurre egiteko plataforma berria ere bada. Etorkizunean aurre egin beharko diegun erronka ekonomiko eta sozialak hauteman, diseinatu eta esperimentatzeko. Denok batera. Erakundeak, enpresak, elkarteak, unibertsitateak eta lurralde honetako kide garen pertsona guztiak. Erabakiko dugun etorkizunak, Gipuzkoa Europan bizitzeko, lan egiteko eta bizikidetzan bizitzeko lekurik onena bihurtu dezan.

Deliberazio partekatuaren bitartez erronka demografiko, ekonomiko, sozial, ingurumeneko eta produktibo berriei aurre egin nahi zaie, lurralde ongizate eta iraunkortasunetik. Deliberazio prozesu honetan lurraldeko hainbat erakunde, enpresa, elkarte, unibertsiate eta sozietate zibilak hartu du parte.

Esperimentazio aktiboko proiektuen bidez agente ezberdinen elkarlana ahalbidetu da, jakintza eta esperientziak batuta, etorkizun partekatu bat eraikitzen lagunduko duten irtenbideak emateko.

ETORKIZUNA ERAIKIZ

SIC-i buruz

Social Innovation Community (SIC) H2020 Programak finantzatutako proiektu europarra da, Europako 12 patzuergok osatua, horien artean, Sinnergiak Social Innovation. Proiektu honen helburu nagusia gizarte berrikuntzarekin lotura duten aktore “sareen sarea” osatzea da. SIC proiektuak egun dauden sareak indartu eta sakondu nahi ditu, sare horien arteko lotura berriak sortu eta orain arte gizarte berrikuntzaren alorrean sartu ez diren aktore eta sareekin zubi berriak eraiki. Komunitate honen helburuak dira gizarte berrikuntza berriak sortzea, gizarte berrikuntza arrakastatsuak garatu eta areagotzea, eta baita jakintza modu eraginkorrago batean elkarbanatu eta zabaltzea ere, politiken praktika eta formulazioa hobetzeko.

Informazio gehiago: iguerra@sinnergiak.org