Lan-testuinguruetan berrikuntza (workplace innovation) sustatzeko proiektuaren bigarren edizioa martxan da.
Dagoeneko enpresen parte hartzea eta izen emateko prozedura eta epeak zabaldu dira.
Gipuzkoa Workplace Innovation proiektua enpresa gipuzkoarren lan egiteko moduak eta testuinguruak berritzean datza nagusiki, eta 2015ean garaturiko ikerketaren jarraipena da. Proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa du eta Euskal Herriko Unibertsitateko Sinnergiak Social Innovation ikerketa zentroak koordinatzen du.
Lanaren antolaketa, pertsonen partaidetza eta erakundeen etengabeko hobekuntza izan dire 2015ean Gipuzkoan buruturiko ikerketaren ardatz, 496 enpresa elkarrizketatu ondorien, 20 langile baino gehiagoko enpresak ziren eta 8 jarduera sektoretakoak.
2016an egingo dugun proiektuaren oinarri dira bereganatutako ezagutzak eta lortutako emaitzak, baina oraingo honetan helburua da ezagutza gehiago eta hobeak sortzea lan egiteko modu eta testuinguruen berrikuntzaren gainean, eta modu pertsonalizatuagoan, enpresa multzo mugatu baten ezaugarri eta interes espezifikoei erantzunda.
Proiektuak hiru talde mota desberdinekin garatuko da:
- Banakako taldeekin (A Taldeak), non enpresa bakar batekin egingo den lan, modu indibidualizatuan eta enpresa bakar horren ezaugarri espezifikoak aintzat hartuta.
- Talde Mistoekin (B Taldeak), non enpresarekin elkarlanean eta modu erlazionalean lan egiteko. Talde hauek erronka konkretuetara zuzenduak izango dira, Berrikuntza praktika sistematiko moduan lantzeko edota Pertsonen partaidetza sustatzeko.
- Talde Mistoekin (C Taldeak), non kasuak eta esperientziak partekatuz eta aztertuz lan egingo den.
Jarri gurekin harremaneta eta zure enpresa inskribatu proiektuan HEMEN edota www.gipuzkoaworkplaceinnovation.
Gipuzkoa Workplace Innovation – EUSK from SINNERGIAK Social innovation on Vimeo.