Bruselan, iragan diren otsailak 23 eta 24ean Social Innovation Comunity (SIC) proiektu europarraren Kick-Off meeting-a ospatu izan da eta bertan, Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) Sinnergiak Social Innovationnen bidez parte hartu du. Bilera honek elkarkide guztiekin batera, proiektuari hasiera ematea eta elkarrekin hurrengo 36 hilabeteetan hedatuko diren lanak banatzea izan du helburu.

Social Innovation Community (SIC) proiektua

Social Innovation Community proiektua Europako Gizarte Berrikuntzaren Sareen Sarea sortzeko asmo handiko ekimena da. SIC Horizonte 2020 programa europarrean sartuta dago eta bertan Sinnergiak Social Innovation ekintza nabarmena du Public Sector Social Innovation sarearen koordinatzaile bezala eta proiektu eragileen neurketa adierazleen erabileran eta hauen diseinuan ere.

Hiru urtetan zehar proiektuak bi estrategia-ildoen barne jarduera ezberdinak zabalduko ditu. Alde batetik, 9 sareen kudeaketarekin (hauetan gizarte berrikuntzaren inguruan koordinatzaile eta laguntza jardueretan  lan egingo dute), eta bestaldetik, ikerketa lanen garapenetan, ikaskuntzan, esperimentazioan, politika diseinuetan, etab. Azkeneko hauek lehen aipatutako sareen bitartez lan multzo ezberdinetan garatuko dira. Hurrengo irudian ikus dezakezuen bezala, sareen eta lan multzoen elkarrekintzak honako hauek izango dira.

Link SIC networks

 

Proiektuaren partaidetza honako hau da:

  • The European Association for Information on Local Development (AEIDL)
  • Danish Technological Institute
  • Drift
  • Nesta
  • Reves AISBL Network
  • Technische Universität Dortmund
  • SIL
  • SIX
    UNIBO
  • UPV/ EHU- Sinnergiak Social Innovation
  • Young Foundation
  • ZSI GMBH