”Gizarte berrikuntza garapen eta ekitate motor bat da, gure gizartearen erronka garrantzitsuenei erantzun berriak eta eraginkorragoak aurkitzen laguntzen duena. Gizarte berrikuntzaren ekosistema on batek berrikuntza arrakastatsuak tokiko anekdota izateari utzi eta eskala handian ezartzea ahalbideratu dezake”. (COTEC txostena, 2017)
Irudi 1. Cotec 2017 Txostena
oan den ekainaren 12an aurkeztu zen Madrilen Cotec Fundazioaren Cotec 2017 txostena. Fundazio honek, 1996tik, urtero argiratzen duen txostenean beharrezko analisi, iritzi eta proposamenak aurkezten ditu gizarte berrikuntza Espainiako aldaketa ekonomiko eta sozialerako benetako motor bilakatzeko.
2017ko edizioan Cotec Txostenak, 4. kapituluan, Espainiako ekosistemaren analisi bat egiten du, Gizarte Berrikuntzari bere alor sozial guztietan loratzen ahalbidetzen dion aztertzeko helburuarekin, osasunetik hasita hezkuntza, enplegu, ingurune eta gizarte-kohesioraino.
Horrez gain, The Economist Intelligence Unit-ek 2016an aurkeztu zuen Gizarte Berrikuntzaren Indizean aztergai ziren 4 adierazleetatik (politika eta marko instituzionala; finantzazioa; ekintzailetza; eta gizartea), txosten honek ondorengoak barneratzen ditu: erakunde publikoen berrikuntza eskaria[1], barne-ekintzailetza kulturaren analisia[2] eta berariaz gizarte berrikuntzaren eskura dauden inbertsio eta finantzaketa pribaturako mekanismoaren erabilgarritasuna.
Honen harira, txostenak Espainiaren eraginkortasun baxua azpimarratzen du[3] (ikus 2. figura) gizarte berrikuntza neurtzeko dimentsio guztietan eta agerian uzten du Espainiako Administrazio Publikoak gizarte berrikuntzaren sustapenean paper aktiboago bat hartzeko beharra; izan ere, “arrakastatsuak diren gizarte berrikuntzetan oinarritutako politika eta programa publikoen garapena, erronka sozialei bere osotasunean erantzuteko modurik eraginkorrena izan ohi da”.
- Figura. Espainiaren egoera Gizarte Berrikuntza 2016 neurtzeko dimentsio guztiei dagokiene
Hain zuzen ere, lurralde eta udal mailetako ekimenez gain, Espainiak ez du, estatu mailan, gizarte berrikuntzako politika espliziturik eta ondo artikulatutakorik, gizarte berrikuntzara bideratuko duen marko politiko bat sortzea ahalbidetzeko[1].
Txostenaren irakurketan hainbat erronka edo desafio antzeman daitezke Espainian Gizarte Berrikuntza sustatuko duen benetako ekosistema bat sustatzeko, besteak beste:
- Gizarte Berrikuntza politika moderno eta asmo handikoa diseinatzea.
- Datu irekiak jaso eta publikatzeko, politiken sistematika eta proiektu publikoak neurtzeko sistemak sortzea, gardentasuna eta datu horien prozesaketa ekosistema berritzaile bat sustatzeko ezinbesteko ardatzak dira.
- Esperimentaziora zabalik dagoen ekintzailetza kultura sustatzea Administrazio Publikoaren barruan
- Gizarte Berrikuntzaren eskaintza ez ezik, Administrazioen eta gizarte arloko eragile guztien gizarte berrikuntzako eskari eraginkor eta esplizitu bat lantzea.
- Finantzaketa mekanismo askotariko, hibrido (publikoak, pribatuak) eta hornituen sorrera sustatzea berrikuntza prozesuei etapa ezberdinetan laguntzeko.
- Gizarte Berrikuntza babestea neurri fiskal, legezko eta kontratazio publikokoen bitartez.
Espainiako Gizarte Berrikuntzaren egoeraren informazio zehatzago bat izateko, irakurri: Cotec 2017 Txostena
Cotec Fundazioari buruz
Berrikuntzarako Cotec Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakunde pribatua da eta bere misioa berrikuntza sustatzea da, garapen ekonomiko eta sozialerako motor gisa. 90 nagusi inguru ditu, enpresa pribatu eta eskualde zein udal mailako administrazioen artean. Felipe IV Erregea da ohorezko presidentea. 2001tik Cotec Italia ere badago eta, 2003tik, Cotec Portugal. Hauek nazioarteko izaera ematen diote Cotecen berrikuntza sustapenari.
2015ean Cotecen bere erronkak zabaltzea erabaki zuen, Espainiako ekonomia eta gizartearen garapena bultzatzen duen benetako aldaketa-eragile bihurtzeko, asmo handiagoko berrikuntza kontzeptuaren definizio batetik abiatuta:
Erronka horietako bat da berrikuntzan sakontzea ETE-en hazkuntzarako motor moduan, baita bere analisi ahalmena interes arlo berrietara areagotzea ere, hala nola, gizarte berrikuntza, hezkuntza berrikuntza edo berrikuntzaren alor finantzarioa.
The Economist-en Gizarte Berrikuntzako Indizeari buruz
The Economist Intelligence Unit-ek garatutako Gizarte Berrikuntzako Indizeak Gizarte Berrikuntzarentzat ingurune eroalea eta bizigarria sortzeko herrialde batek duen gaitasuna neurtzen du, lau zutabetan oinarrituta: lehena eta garrantzitsuena, marko politiko eta instituzionala; bigarren, eskura dagoen finantzazioa Gizarte Berrikuntzaren esperimentazioa eta garapena sustatzeko eta bultzatzeko; hirugarren, ekintzailetza maila eta, batez ere, arriskuak hartzeko prestutasuna; eta laugarren, gizarte zibilaren sendotasuna eta sakontasuna aztertzen ditu.
[1] Administrazioen proaktibitatea bere erronka sozialei aurre egiten dien erantzun eraginkorragoak bilatzeko.
[2] Funtzionario publikoek duten espazioa esperimentaziorako, arriskuak hartzeko eta berrikuntzak garatzeko Administrazioaren barruan edo bestelako aktoreekin batera (sektore pribatua edo hirugarren sektorea)
[3] 2016ko Gizarte Berrikuntzaren Indizeak 28. postuan sailkatzen du Espainia, bere irabazi mailarekin alderatuta eraginkortasun txikiena duten herrialdeen artean, Japoniarekin batera.
[4] Autonomia-erkidego eta diputazio batzuk norabide honetan planak zehazten hasi dira, nahiz eta maiz erdizka eta ia beti finantzazio mugatuarekin izan. Azken urte hauetan Katalunia, Extremadura, Madril, Nafarroa eta Euskadiko gobernuek lehen pausuak eman dituzte. Hala ere, interes eta mugimendu gehien dagoen tokiak probintzia eta udal mailak dira. Hainbat udalek esperimentatu dute berrikuntzara zuzendutako politikekin. Hiriburu handien artean, Bartzelona, Madril, Sevilla eta Valentziak gizarte berrikuntza sustatzen duten ekimenak argitaratu dituzte. Diputazio euskaldunek ere asmo handiko programak atera dituzte, hobeto finantzatuak, gainera. Baina, batzuetan hiriak eta eskualde txikiagoetan Bildu dira ekimen ausart, integratu eta osatuenak, La Garrotxa4 (Olot) eta Sant Boi de LLobregaten5, esaterako.