Sailkatu gabea //

HEZIPLUS.EUS IKASKUNTZA JAIALDIA_MAIATZA 20_DONOSTIAN

Maiatzaren 20an, tailer ugari egongo dira Donostiako Konstituzio plazan ospatuko dugun HEZIPLUS.EUS IKASKUNTZA JAIALDIAN.

Donostiako Konstituzio Plazan hainbat tailer prestatu ditugu familia giroan ikasmina pizteko; adin eta arlo desberdinetako tailer ugari eskainiko dira, 9 txokoetan banaturik egongo direnak.

Mezu honen bitartez, adin guztietako lagunei tailer ezberdinetan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dute.

Azken finean Ikasmina eta Ikaskuntza bitartez Gipuzkoa parte hartzaileago eta konprometituago bat lortzeko helburua dute izpide.

Data: Maiatzak 20, 11:00-14:00
Lekua: Donostiako Konstituzio Plazan

Egitaraua:

– Aldizkariekin egindako saskitxoak
(Kutxa Ekogunea)
-Oratu eta Forma Eman Ogiari
(Cebanc)
– TAI CHI ikastaroa eta Dragoi Txinatarraren erakustaldia
(Gipuzkoako Txinatar Institutua)
– Sortu kolutorioak, formula magistralak eta botika
(CPES Cesa BHIP)
– Oinarrizko Bihotz Biriken Suspertzea
(DYA Gipuzkoa)
– Jantzigintza Tailerra
(Gama Academia de Moda)
– Txotxongillo Tailerra
(TOPIC Tolosa)
– Eskulanak
(El Búho de Cloe)
– Ezagutu Heziplus.eus berria
(Heziplus.eus Ikaskuntza Sarea)

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Zer da Heziplus.eus?

Heziplus.eus ikaskuntzaren inguruko ekintzak biltzen dituen webgunea da. Bertan ikastaroak, tailerrak, hitzaldiak, heziketa zikloak eta beste hainbat plus aurki daitezke. Ekintza formalak, ez-formalak zein informalak elkartzen ditu Heziplusek.
Ekimen hau, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Oreka Departamentuko Gipuzkoa ikasten duen lurralde gisa programarengatik finantzatuta dago, Bizitza Osoan Zeharreko ikaskuntza bultzatzen duelarik. Aldi berean, programa hau Eskualde Garapenerako Europako Funtsarengatik (EGEF) kofinantzatuta dago %50ean.