Idazkaritza bateratua proiektuen bigarren deialdia prestatzen ari da. Ezarri den deialdi-egutegiarekin bat etorriz, bigarren deialdi hau 2017ko lehen hiruhilekoan abiaraziko da.
1_Ikerketa eta berrikuntza eta 5_Ingurumena eta baliabideen eragingarritasuna deritzen lehenespenezko ardatzak deialdi honetarako arian egongo diren ardatz bakarrak izango dira.
Geroago iragarriko dira deialdi honen edukiaren eta, bereziki, eskura dagoen FEDER laguntzaren zenbatekoaren, egutegiaren edota hautagaiak onartu eta hautatzeko irizpideen gaineko informazio gehiago.
Prestatze bidean dira tresna berriak, balizko onuradunek jasoko dituztenak; era berean, lantzen ari da bigarren deialdi honen inguruko ekitaldiren baten antolaketa. 2017ko urtarrilean, gai honi buruzko argibide gehiago emango dira.