Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapen, Landa Ingurune eta Lurralde Oreka Departamentuak, Ekonomia Sustapeneko zuzendari Antton Tomasenaren bidez, lan-mahai batean parte hartu du: “Public policies to stimulate, resource and sustain workplace innovation: European evidence and experience”. 2016ko maiatzaren 11n eta 12an izan zen lan-mahaia, Londresen, Acas erakundearen egoitzan, Europar Batasunak babestutako proiektu baten barruan. Lan-ingurune eraldatzaileak sustatzeko politikak ezartzen erreferentzia diren beste herrialde eta eskualdeko batzuetako ordezkariak ere izan ziren bertan (esaterako, Gipuzkoakoak).
Ekimena UK WON sareak antolatu zuen, eta Peter Totterdillek zuzendu; Workage proiektuaren barruan dago. Proiektua Europar Batasunak finantzatzen du, eta Nottingham Trent unibertsitateak zuzentzen. Elkarrizketa sortu eta ezagutza eta esperientziak trukatu nahi ditu lan egiteko modu, toki eta testuinguruen eraldaketa bultzatzen, indartzen eta sustatzen duten eskualde- eta estatu-politikei buruzko jardunbide egokiak dituzten eskualde eta herrialdeen artean, baita Europako gainerako herrialde eta eskualdeetara transferi daitezkeen jardunbideak identifikatu ere. Landu den beste alderdi bat izan da ikustea zer eragin duten politika horiek ongizatearekin, konpromisoarekin eta erretiro-prozesuetan adina kudeatzeko moduarekin erlazionatutako programetan.
Gipuzkoak ez ezik, Eskoziak, Belgikak, Frantziak, Finlandiak eta Alemaniak ere hartu dute parte lan-jardunaldian; Europako Batzordeak ere bat egin du, baita Erresuma Batuko Pentsioetako lehen ministro Ros Atlmann baroisak ere.
Lan-mahaiaren ekitaldia