Noticias, Noticias destacadas, Noticias Innovación Social //

GIZARTE BERRIKUNTZAKO TXAPELKETA. KANDIDATURAK AURKEZTEKO EPEA MARTXOAREN 3RA ARTE ZABALIK

Europako Inbertsio Bankuko Institutuaren Gizarte Berrikuntzako Txapelketak Europako gizarte-ekintzaile onenak saritu egiten ditu. Gizartean, etikan edo ingurumenean eragina sortzen laguntzen duten ideiak eta ekimenak sustatzen ditu txapelketak. Proiektuek, besteak beste, arlo hauek lantzen dituzte: hezkuntza, osasuna, ingurumena, ekonomia zirkularra, gizarteratze soziala, enplegua sortzea edo gizartearen zahartzea.

Gizarte Berrikuntzako Txapelketaren hamargarren urteurrenean, kategoria orokorreko eta espezifikoko proiektu irabazleek 75.000 euro jasoko dituzte lehen sari gisa eta 30.000 euro bigarren sari bezala. Gainera, publikoaren saria 10.000 eurokoa izango da.

2021ean, kategoria espezifikoko saria bizimodu jasangarria ardatz duten proiektuentzat izango da. Kategoria honetako bi proiektu hautatuko dira INSEADek Fontainebleauren (Frantzia) duen Gizarte Ekimeneko programara aurkez daitezen.

Sariari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu: https://institute.eib.org/social-innovation-tournament-2/