Etorkizuna Eraikiz egitasmoaren esparruan, Gipuzkoako Foru Aldundiak gogoeta gune bat eratu du, gipuzkoar gazteek beren ikuspegia eman dezaten lurraldearen etorkizunari buruz.

Gune horren bidez, sare publikoko, pribatuko eta ikastoletako bigarren hezkuntzako eta batxilergoko ikasleak elkartzen dira, eta proiektuen lanketaren bitartez, haien aburuz, Gipuzkoarentzat garrantzi gehien dituzten errokak eta kezkak identifikatzen dituzte.

Batxilergoko 520 ikasle inguruk hainbat ekimen aurkeztu dituzte urrian eta azaroan, etorkizunaren erronkei lotutako iradokizunak eta kezkak ezagutzera eman nahian.

Hala, nerabeek genero indarkeria, sexismoa, klima aldaketa, demokrazia bultzatzearen beharra edo lurraldearen beraren ezagutza bezalako gaiak aztertu dituzte, beren ideiak planteatu dituzte, eta foru aldundiak ezarritako lankidetzako gobernantza estrategiaren parte izan dira.

Proiektuak ikusgai daude Etorkizuna Eraikiz Gunean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren instalazioetan kokatutako politika publikoen laborategian. Ekimenak hainbat formatutan aurkeztu dira, hala nola antzezlanak, elkarrizketak eta musika konposizioak.

Partaidetza ekimen hau lurraldeko gazteek egin nahi duten edozein ekarpen jasotzeko proiektu bizi eta ireki gisa sortu zen, eta horren bidez Gipuzkoaren gaitasuna indartu nahi da, etorkizuneko erronkei aurre egiteko eta ezagutzan eta kolaborazioan oinarritutako lan bateratua bultzatzeko.

 

 

Proiektu honek Europar Batasuneko Erasmus Pus programaren laguntza jaso du, Elkarrizketa Egituratuak 3. gako ekimenaren bidez.

Etorkizuna Eraikiz hobeto ezagutzeko bisitatu: Etorkizuna Eraikiz, el futuro de Gipuzkoa