Noticias Innovación Pública //

Gipuzkoako gobernantza irekia eta lankidetzazkoa eztabaidagai EHUko Udako Ikastaroetan

“Etorkizuna Eraikiz-ek politika egiteko modua aldatzeko beharrari erantzuten dio, jendearengana hurbiltzeko” Markel Olano, Gipuzkoako Diputatu Nagusia

Bide berriak bilatzeko beharra, kultura politikoan aldaketak barneratzekoa, gure erakundeen egunerokotasuneko balio eta jarrerak egokitzekoa – gero eta konplexuagoa den ingurunean –, eta etorkizuneko erronkei erantzungo dien erantzunak aurkitzeko premiak, boterea erabiltzeko estruktura mental eta organikoak berrikustera behartzen gaitu, ikuspuntu eraldatzaile batetik.

 

Etorkizuna Eraikiz. Gipuzkoarentzako etorkizun hobe bat eraikiz

Etorkizuna Eraikiz Gizpukoako Foru Aldundiko irismen handiko programa estrategiko bat da. Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako herritarrekin (elkartzeak, enpresak, jakintza sarea eta lurraldeko biztanleak) harremanak izateko eta lan egiteko gobernantza sistema berri moduan jaio da.

Gipuzkoako lurraldeak dituen erronka berriei aurre egiteko plataforma bezala sortu da Etorkizuna Eraikiz. Aurre egin beharko diegun erronkak hauteman, diseinatu eta esperimentatzeko modelo bat. Denok batera. Erakundeak, enpresak, elkarteak, unibertsitateak eta lurraldea osatzen dugun pertsona guztiak. Erabakitzen dugun etorkizunak Gipuzkoa bizitzeko, lan egiteko eta elkar-bizitzeko Europako lekurik onena izan dadin.

 

Deliberazio partekatu baten bidez erronka demografiko, ekonomiko, sozial, ingurumen eta produktiboei aurre egin nahi zaie, ongizatearen defentsatik hasita, lurraldearen iraunkortasuneraino. Deliberazio prozesu honetan lurraldeko erakunde, enpresa, elkarte, unibertsitate eta gizarte zibilak parte hartu dute.

 

Esperimentazio aktiborako proiektuen bidez agente ezberdinen elkarlana ahalbideratu da, jakintza eta esperientziak batuta, etorkizun partekatu bat eraikitzeko irtenbideak bilatzeko helburuarekin.

Informazio gehiago: Etorkizuna Eraikiz

 

Gipuzkoako Foru Aldundia legitimitate elkarbanatuen bila dabil, aitortu egiten du gobernuaren jarduera ez dela beregaina, eta behartuta dagoela modu horizontalean lan egitera, sarean, aktore sozial eta instituzional guztiekin. Haatik, premiazkoa da horrelako galderen inguruan hausnartu eta erantzun bat ematea: Zer aldatu behar dugu gizartearen aldentzeak, aurrean ditugun erronkei aurre egiteko konfiantza eta konpromiso handiago baterantz eboluzionatu dezan? Zein dira gobernantza berriaren ezaugarriak?

Galdera hauei erantzuteko, Gipuzkoako Foru Aldundiak, gobernantza ireki eta lankidetzazko baten alde apustu egin duenez, udako ikastaro hau antolatu du irailaren 4 eta 5ean Donostian.

Bi egun hauetan zehar, gobernu, akademia eta gizarte-alorretan aditu eta espezialistak diren nazioarteko eta bertako parte-hartzaileek lankidetzazko diseinu, esperimentazio eta ebaluazioan oinarritzen den gobernantza modelo berri bat sustatzeko oinarri, oztopo eta aukeren inguruan hitz egiteko tartea izan zuten.

Elkarrizketa zuzentzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiak Etorkizuna Eraikiz hartu zuen ardatz, lurraldearen etorkizuna “gobernantza berri” batean oinarritzea baitu helburu.

Bi jardunaldietan pil-pilean dauden gaien inguruan hausnartu eta hitz egiteko aukera izan zuten, besteak beste:

  • Gizarteak politikarekiko duen aldentzea. Konfiantza falta. Gizarteak erakundeekin eta hauen zuzendariekin dituen konfiantza arazoak. Konfiantzarik gabe oso zaila da alor publikoan lan egitea.
  • Sistemaren krisia eta gizartea eta botere publikoa osatzen duten elementuen arteko harreman motak.
  • Erakunde sistemaren ahultasuna. Publikoaren muinari buruz hausnartu. Beharrezkoa da kontakizun berri bat sortzea.
  • Gobernantza irekia eta lankidetzazkoa. Jakintza konektatzeko
  • Egungo errealitatea, konplexutasuna eta ezjakintasuna ezaugarri dituena.
  • Gure gizartean agerian dugun kultura aldaketa.
  • Erlazio publiko-pribatuak
  • Parte-hartzea. Gardentasuna. Kontu-hartzailetza.
  • Lurraldeetako erronkak. Jakintza trukea.
  • Garapen Iraunkorraren Helburuak. Agenda komun unibertsal eta globala 2030rako. Aniztasunaren integrazioa erabaki publikoak hartzean.
  • Norbere bideetatik gizartearen beharrei erantzutea ezinezkoa dela ulertzea
  • Herritar kontzeptu berria. Betebehar eta eskubideak dituena, demokratikoa eta eskubideen sortzekidetasuna.
  • Erresilientzia-gobernantza binomioa.
  • Gobernantza berriaren gakoak. Esperimentazio aktiboa.

Aurkeztutako hitzaldietan eta elkarrizketetan izandako eztabaidetan gobernantza berri honek dituen hainbat erroka aipatu ziren. Hauek dira aipatutako erronka batzuk:

  • Unibertsitate-sistema politika publikoen diseinu eta ezarpenera batu eta lotzea.
  • Herritarren parte-hartzea. Gizartea hitz egiteko eroso eta prest egongo den espazioak sortzea.
  • Mundu mailako esperientzia aurreratuenekin konektatu eta abangoardia globalaren parte izatea.
  • Alor publikoaren kontakizun berri bat sortzea. Jarduera publikoaren helburuak zein diren definitzea.
  • Gardentasunaren bidez gizartearen konfiantza hobetzea.
  • Aliantzak sortzeko Arazoak konplexuak eta globalak dira eta ezin zaie aurre egin aldebakarreko bideekin.
  • Erakundeek gobernantzaren printzipioekin lan egiteko beharra barneratzea.
  • Administrazioetan talentua erakarri eta atxikitzea
  • Beharrezkoa da administrazio berri bat sortzea: konektatua, berritzailea, hausnarkorra, irekia, integratzailea, parte-hartzailea…
  • Demokrazia eskaintzen duten langile publikoak, hau da, eskubideak bermatzen dituztenak.
  • Administrazioaren proaktibitatea (eraginkortasuna)
  • Jardueren koordinazioa, gure gizarteen erronka handietan

 

Esaldi esanguratsuak

“Nos enfrentamos a un sueño alcanzable. Hacer de Gipuzkoa uno de los territorios con menos desigualdad del mundo. Solo podremos avanzar si trabajamos en colaboración, en auzolan, como nos enseña nuestro ADN gipuzkoano y nuestra tradición”. Markel Olano.

“No estamos ante una crisis coyuntural, económica o de gobernanza, sino es el sistema el que está en crisis. El estado omnipotente ha muerto. El Estado no tiene la capacidad de atender todas las necesidades sociales”. Manuel Arenilla,

“Lo público es hoy un gran reto colectivo”. Laura Gallego.

“Lo más importante de abrir un proceso de participación es la voluntad política de las autoridades que tienen la legitimidad”. Ariel Ramírez

“Es necesaria una visión compartida basada en la corresponsabilidad entre ciudadanos, autoridades y organizaciones”. Lorena Pulido

“La colaboración pública-privada tiene que ser entendida como una relación a largo plazo y construirla como tal”. David Van Slyke

“El debate sobre el futuro debe comenzar desde hoy crear una plataforma para que cada uno pueda contribuir con sus ideas”. Matt Ryan

“La Gobernanza abierta está pidiendo un nuevo contexto, un contexto donde todos puedan hablar y escucharse los unos a los otros”. Julien Defait

“Tenemos que abrirnos y preguntar a la sociedad, y asumir que esto implica una pérdida de poder, implica una deconstrucción de nuestro propio sistema para abordar un diálogo con el entorno y deconstruir procesos nuevos, Etorkizuna Eraikiz es la forma de abordar esto”. Xabier Barandiarán.

“El futuro de la política pasa por la creación de procesos interactivos que estimulen el intercambio y la comunicación entre agentes diversos”. Imanol Lasa.

 

Udako ikastaroan, John Donahue (Harvard Kennedy School), Manuel Arenilla (INAP) eta David Van Slyke (Hiritartasun eta Afera Publikoen Maxwell Eskola) bezalako nazioarteko adituen hitzaldi magistralez gain, Etorkizuna Eraikiz proiektua Australia, Kolonbia, Estatu Batuak, Frantzia eta Txileko esperientzia aurreratuekin egiaztatzeko aukera egon zen.

 

Udako ikastaroari buruz

Gobernantza irekia eta lankidetzazkoa: Etorkizuna Eraikiz kasua

 

Hizlariak. Diputatu nagusia, Markel Olano; INAPeko zuzendaria, Manuel Arenilla; Harvard Unibertsitateko irakaslea, John Donahue; Medellingo Analisi Politikoaren Zentruko zuzendaria, Laura Gallego; INAPeko Gobernu eta Administrazio Publikoaren eskolako zuzendaria, Ariel Ramirez; Laura garrido, TEC Nuevo Leon, Monterreyko Planifikazio Estrategikoaren kontseilutik; diputatu nagusiaren kabinete burua, Xabier Barandiaran; Sirakusako Unibertsitateko Hiritartasun eta Afera Publikoen Maxwell Eskolako dekanoa, David Van Slyke; eta Berrikuntza Publikoen Zerbitzuetako 27e Region (Paris)-ko diseinatzaile burua, Julien Defait.

Data: 2017ko irailaren 4 eta 5

Lekua: Miramar Jauregia, Donostia

Etorkizuna Eraikiz uda ikastaroa

Laburpena bideoa