Deloitte, Fundación Cotec eta Ingeniaritzako Errege Akademiak Generacción Sarien 6. edizioaren deialdia egin dute. Ekimen honek, ekintzailetza eta berrikuntzaren bitartez, Espainiako ekonomia eta gizarteari ekarpenak egiten dizkien negozio-ereduak zabaldu nahi ditu.
Kategoriak
6. edizio honetan hurrengo lau kategorietako hautagaitzak aurkezteko aukera izango da:
- Ekintzaileak: negozio-ereduan berrikuntza eta nazioartekotasuna barneratzen duten 2009. urtetik aurrera sortutako eta 1.000.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituzten ekintzaileei zuzendua.
- Gizarte berrikuntzan oinarritutako proiektuak: aintzat hartu gabeko gizarteko eskaera edo arazoei erantzun eraginkor bat ematen dieten proiektuei edo dagoeneko aintzakotzat hartutako arazo edo eskaerei berrikuntza disruptibo bidez erantzunak ematen dizkieten proiektuei zuzendua.
- Hezkuntza arloko berrikuntza: hezkuntzan eta formazioan berrikuntza sustatzen duten proiektu eta modeloak.
- Intra-ekintzailetza: erakunde publiko zein pribatu batean prozesu, sistema edo produktu berritzaileak ezartzeagatik pertsona fisikoei egindako aitorpena.
Izen-emateko epea
Hautagaitzak aurkezteko epea uztailaren 3tik abuztuaren 31ra bitartean egongo da zabalik Generacción Sarien 6. edizioko oinarriak betetzen dituzten enpresa, unibertsitate, formakuntza zentro, erakunde, elkarte eta ONG guztientzat.
Aukeratuek sari moduan euren ekimena erakutsi eta azalduko duen sustapen-bideo baten grabazioa jasoko dute. Horrez gain, urtebetez beren jardueraren sustapena, foro eta ekitaldietan parte hartu eta networking egiteko aukerak eta formakuntza aukera zabala izango dute, mailarik altueneko hizlarien eskutik.
Generacción Sarien 6. edizioko oinarriak hemen daude eskuragarri: Generacción Sariak