Apirilak 4 eta 5 egunetan zehar, Sinnergiak Social Innovationek (UPV-EHU), Gipuzkoa WorkPlace Innovationeko (GWPI) bigarren faseko lehen saioa hartu zuen Donostiako bere instalazioetan. Ekintza hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Oreka saila finantzuta da.
Antolaketa era arrakastatsu berriak eta lan-testuinguruetako harremanak identifikatzeko asmoz, gipuzkoako enpresen zenbait antolaketa-ordezkariek honako esperientzian parte hartu zuten. Bertan ordazkari ezberdinek haien erakundeei buruzko informazioa partekatu zuten.
Steven Dhondt (TNO) eta Peter Totterdill (UKWON) nazioarteko adituei esker, partaideek “workplace innovation” (lan egiteko moduak eta testuinguruak) kontzeptuan eta honen ezaugarrietan parte hartzeko aukera izan zuten. Halaber, haien erakundeetan lan modu berriak aplikatzeko posibilitatea identifikatu zituzten.
Proiektuko partaideak 5 saio ezberdinetan elkartuko dira ikasitakoari buruz hitzegiteko eta erakundeen lan postuetan berrikuntza praktika hobeak sakontzeko asmoz.
Hurrengo saioa enpresa bakoitzen eraikinetan burutuko da apirilak 18tik 22ra.
Gipuzkoa Workplace Innovationi buruz
Gipuzkoa Workplace Innovation proiektua enpresa gipuzkoarren lan egiteko moduak eta testuinguruak berritzean datza nagusiki. Sinnergiak Social Innovation (UPV-EHU)k diseinaturiko proiektuak Gipuzkoako Foru Aldundirako babesa du eta, Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentuaren finantzaketa du.
Gipuzkoa Worplace Innovationen bigarren fasearen helburua da ezagutza gehiago sortzea lan egiteko modu eta testuinguruen berrikuntzaren gainean, eta modu pertsonalizatuagoan, enpresa multzo mugatu baten ezaugarri eta interes espezifikoei erantzunda.