Irailaren 19an eta 20an Sartuk bere 25. urteurrena ospatuko du. Ospakizuna aprobetxatuz, jardunaldiak antolatu dira “Gizarte inklusibo bat eraikitzeko erronka” izenburupean.
Ekitaldia UPV/EHUren Abandoibarrako paraninfoan izango da, eta jardunaldiak Lan Harremanen Unibertsitate Eskolarekin batera antolatu dira.
Krisiak krisi sistemikoa ez ezik eredu krisia ere badela erakutsi digu, eta aukera bat eskaintzen du gizarteek elkartasun eta konpromisozko lotura berriak sor ditzaten, eta hori guztia zerga, ekonomia eta gizarte politiken diseinuan isla dadin. Jardunaldiak gai horien inguruan ardaztuko dira. Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, bisitatu Sarturen webgunea edo deskargatu programa.