Noticias Innovación Social //

2017ko gizarte berrikuntzako 5 txosten garrantzitsuenak

Visions and Trends of Social Innovation for Europe, European Commission. October 2017

Europako gizarteak aldaketa izugarriei egin behar die aurre. Dituen onura guztiez gain, berrikuntzaren gizartea arazoaren zati da. Gizarte berrikuntza irtenbidearen zati izan daiteke. Europa 2020 baitan 2010an sustatua, gizarte berrikuntza politikan, praktikan eta ikerkuntzan hedatu da eta gero eta eragin handiagoa du ekonomian eta gizartean.

Dokumentu honek emaitza garrantzitsuenak biltzen ditu, ekimen europarretatik eratorriak ala ez, eta gizarte berrikuntza hurrengo fase batera bultzatzeko eta gizarte hobe bat lortzeko aukera eta akzio garrantzitsuenen mapa egiten du. Teoriaren azterketa kritikoa egiten du eta egungo zein etorkizuneko garapena baldintzatzen duten joera nagusiak irudikatzen ditu. Europar Batasunari zuzendutako hainbat iradokizun eta adibide biltzen ditu, baita pertsonetan oinarritzen diren, sistema mailan diseinatu eta funtzionatzen duten eta egungo politiken formulazio prozesuan barneratuta dauden berrikuntzetan interesatuta dauden edonori ere.

Dokumentu honen helburua Europako Batzordeari gizarte berrikuntzaren agenda aztertzen eta europarren nahiak asetuko dituen XXI. mendeko erronkekin bat datorren ikuspegi bat sortzen laguntzea da.

Txostena hemen irakurri.

 

What next for Digital Social Innovation? Realising the potential of people and technology to tackle social challenges. Nesta. May 2017 

DSI4EU proiektuak 2016ko otsailaz geroztiko Europako gizarte berrikuntza digitalaren arloko (DSI) ekimenen mapa egin du. DSIko profesionalei eta bestelako interesatuei egindako elkarrizketetan oinarritzen da, baita digitalsocial.eu plataforman bildutako datuetan ere. DSI-ren garapena eta hazkunderako mugak aztertzen ditu txosten honek, baita politika-sortzaileek, finantzatzaileek eta profesionalek egin beharrekoak ere, DSIren aukerei etekina ateratzeko.

Horrela dago antolatuta txostena:

Lehenengo sekzioan, DSIren azalpena egiten da, gaur egun zergatik den garrantzitsua, eta gizarteko eremu ezberdinetan izan dezakeen eraginaren adibideak ematen dira. Bigarren atalean, DSIk Europan izan duen hazkundea eta joerak aztertzen dituzte eta proiektu eta erakundeen arteko loturak ulertzeko ahalegina egiten dute. Hirugarrenean, Nestak hazkundearen mugak aztertzen ditu, baita horiei nola heldu ere. Makro mailako (ekosistema) eta mikro mailako (proiektu / erakunde) desafioak ere aztertzen ditu Nestak, eta praktika onen adibideak ematen ditu. Aurreko kategoriako mugak aipatzen dituenean finantzaketaren erabilgarritasunaz eta eskuragarritasunaz ari da, edo sektore publikoak eta sozietate zibilak DSI ezartzeko dituen gaitasunez. Azken honetan, profesionalek erabiltzaileak barneratzeko, inpaktua sortzeko zein neurtzeko eta hazkundera eta iraunkortasunera zuzendutako bideak jarraitzeko dituzten erronkak aipatzen ditu. Amaitzeko, sei gomendio ematen dizkie finantzariei eta politika-sortzaileei.

Irakurri hemen txostena.

 

Social innovation as a Trigger for Transformations. The Role of Research. European Commission, Directorate General for Research and Innovation. September, 2017.

Politika azterketa dokumentu honek Gizarte Berrikuntzaren (SI) lekua aztertzen du ikerkuntza eta garapeneko proiektuetan, EBak finantzatutakoetan, batez ere. SI ikerkuntzaren eta akzio kolektiboan SIk duen lekuaren hausnarketa egiten du, politiken formulazioa eta eraldaketa soziopolitikoa Europan eta egungo munduan. Zehatzago esanda, SI ikerketak Europako ikerkuntzan eta politikan SSHk duen lekua indartzeko gomendioak ematen ditu. Hala, SIk kontzeptu eta praktika moduan eraldaketa soziopolitikorako duen potentziala azaltzea du helburu eta SIren esanahia Estatuaren eta merkatuaren urritasunei erantzutera eta gizarteko arazoak konpontzera mugatzearen kontra azaltzen da.

Informe hau 5 zatitan banatzen da:

Lehenengoak politika dokumentuaren idazketaren logika azaltzen du. Bigarrenean, politikan, filosofian eta zientzian gizarte berrikuntza kontzeptuak historian  izan duen erabileraren ikuspegi orokorra ematen du. Hirugarrenak egungo gizarte berrikuntzaren ikerketan daude ikuspuntu ezberdinak azaltzen ditu eta laugarrenak, gizarte berrikuntzako ikerketa proiektuak akzio kolektiboarekin egiten duten lana aztertzen du. Azkenik, bosgarren atalean ikerketa proiektuan aukeratzean ikasitakoen balorazio bat egiten du, gizarte berrikuntzaren ikerketak ematen dituen aukerak laburbilduz.

Irakurri txostena hemen.

 

Recent Evolution of the Social Economy in the European Union. European Economic and Social Committee,

Txostenaren helburu nagusia gizarte ekonomiak Europar Batasunean izan berri duen garapena azaltzea da. Hiru alorretan ardazten da: lehenik eta behin, gizarte ekonomia eta hari lotutako sortzen ari diren kontzeptu/mugimenduak; bigarren, gizarte ekonomiaren sektorea hobetzeko EBk zein bertako estatuek aplikatutako politikak; eta hirugarren, EBko herrialde bakoitzean gizarte ekonomiak duen pisua neurtu.

Europako gizarte ekonomiak ordaindutako 1,3 milioi lanpostu baino gehiago eskaintzen dituela adierazten du, EB-28ko herritar aktiboen %6,3 ordezkatzen dutenak. Bere tamainaz gain, gizarte ekonomia ez da nazioetako kontuetan edo Europako estadistiketan azaltzen, eta oraindik ere erronka handia da, azken bi hamarkadetan saiakerak egin diren arren.

Europan sortu diren gizarte ekonomiarekin lotutako kontzeptu eta ikuspegi berri hauek, enpresa sozialak, gizarte berrikuntza, ekonomia kolaboratiboa, ekonomia zirkularra, guztien ongiaren ekonomia eta erakundeen gizarte erantzukizuna kasu, aztertuak eta ikertuak izan dira azken urteotan ezarri diren gizarte ekonomiako politika publiko nagusietan. Europar Batzordeak aurkeztutako Enpresa Sozialen Ekimenean (OSE) adierazpen berezia egin zen.

Irakurri hemen txostena.

 

Growing Government Innovation. UNDP and FutureGov, October 2017

Garatutako hainbat herrialdetan laborategi eraginkorrak eta inspiragarriak daude. Mendebaldeko Europan, MindLab (Danimarka) eta The Behavioral Insights Team (Erresuma Batua) erakundeek euren gobernuei presio egiten diete zerbitzu publikoak birpentsa ditzaten. Asian, Seulgo, Hegoaldeko Koreako, Berrikuntza Bulegoak, herritarrekin batera diseinatzen ditu zerbitzuak.

Hala ere, gidaliburu hau garapenaren arloan lan egiten dutenei zuzenduta dago. Autoreek pentsatzen dute Eurasia, Asia eta Ekialde Ertaineko laborategiak arakatzen duten esperientzia erronka antzekoak dituzten eskualdeetan aplikagarria dela. Adibidez, pobreziatik desberdinkeriara edo demokratizazio historia berri batetik, gobernu irekiago batera.

Txosten honek “nola egin” bat eskaintzen du berrikuntza tekniketarako. Berrikuntza laborategien funtzionamenduaren istorio errealak ematen dituzte, gurea bezalako eskualdeetarako: pertsonei zuzenduak, askotan radarpean ibiltzen dira azaleratzea segurua den arte. Laborategiak martxan jartzean eta handitzean ematen dituzten bira eta aldaketen azterketa elkarbanatzen dute, erronkak, porrotak eta arrakastak erakutsita.

Hemen irakurri txostena.