ETORKIZUNA ERAIKIZ ABIAN: PROIEKTUAK ETA EMAITZAK

Pulsar para ver el mapa
Cuando:
21 junio, 2018 a las 9:00 am – 22 junio, 2018 a las 1:15 pm
2018-06-21T09:00:00+02:00
2018-06-22T13:15:00+02:00
Donde:
Palacio Miramar
De Miraconcha Ibilbidea
48, 20007 Donostia, Gipuzkoa
España
Contacto:
Diputación Foral de Gipuzkoa

Gipuzkoarrok aurre egin beharko diegun erronka ekonomiko zein sozialak antzemateko eredua da Etorkizuna Eraikiz. Antzeman, diseinatu eta esperimentatzeko eredu bat da. Guztion artean,
erakundeak, enpresak, elkarteak, unibertsitateak, eta lurralde hau osatzen dugun pertsona orok, erabakitako etorkizunak bihur dezala Gipuzkoa bizitzeko, lan egiteko eta elkar bizitzeko Europako lekurik onenean. Gipuzkoa Lab esperientzien laborategia Etorkizuna Eraikiz egitasmoaren muina da. Gipuzkoa Lab-en ekarpenik garrantzitsuena duen izaera praktikoa da. Hain zuzen ere, politika ekonomiko, sozial eta kultural berriak probatzeko laborategi bihurtzen ditu Gipuzkoako enpresak.

 

Uda ikastaroen edizio honetan Etorkizuna Eraikiz egitasmoko Gipuzkoa Lab-en baitan garatutako esperientzia pilotuen aurkezpen publikoa egingo da. Bi egun hauetan zehar, lurraldeak dituen oraingo eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko gizarteko alor ezberdinetan abian jartzen ari diren irtenbide esperimental eta berritzaileak ezagutzeko aukera izango dugu.

 

Ikastaroan gizarte eta politika arloen arteko ikasketa espazio elkarbanatu bat sortu nahi da, eragile anitzen parte-hartzearekin; gizarte ekintzaile eta berritzaileetatik hasi, eta funtzionario publiko, politiko, ikertzaile eta hirugarren sektoreko erakundeetaraino.

 

 

 

 

Argibideak eta izen ematea