Noticias Innovación Social, Social Innovation Communities, Social Innovation Communities //

Gizarte Berrikuntza 1. transferentzia. Inpaktu eraldatzailea

Azaroan, zatoz zure ekimenaren eta sarearen inpaktu eraldatzailea sustatzeko diseinatu dugun ikasketa transferentzia berritzaile honetara!

Zenbat aldiz atera zara hitzaldi edo tailer batetik, ezagutu duzun jendearekin gehiago konektatu eta esperientzia zein jakintza gehiago elkarbanatu ezin izanagatik atsekabetuta?

Gauza berri batera gonbidatzen zaitugu: aurrez aurreko tailer tematikoak eta online ikasketa transferentzia bateratzen dituen antolaketa esperimentatzailea. Transferentzian zehar parte-hartzaileek elkarren jakintza eta sarea aktibatuko dituzte, elkarren erronkei ekarpenak egiteko.

Datorren azaroan gure Social Innovation Community (SIC) Transferentziari hasiera emango diogu inpaktu eraldatzailearen gaia izango duen egun osoko tailer batekin.

Inpaktua ulertzeko, aurkezteko eta komunikatzeko gaitasuna gero eta garrrantzitsuagoa da, nahiz eta askotan ez den nahikoa garatzen. Tailerrak eta transferentzia saioak ikasketa behar honi ekingo diote eta gizarte eraldatzaileek euren inpaktu eraldatzailea nola handitu landuko dute: pentsatzeko, egiteko eta antolatzeko modu nagusiak zalantzan jartzeko, aldatzeko eta ordezkatzeko gaitasuna.

 

Formatua eta egitaraua

Transferentzia saioa sarrerako online webinar batekin hasiko da eta egun osoko tailerrarekin jarraituko dugu, azaroaren 15ean. Tailerrak mintegi informatzaileak eta inspiratzaileak izango ditu inpaktu eraldatzaileari buruz, baita tresna ezberdinekin praktikatzeko aukera emango duten lan saioak ere. Tailerrean zehar, gainerako parte-hartzaileak ezagutzeko, ikasketan sakondu eta ikasketa transferentzian aritzeko talde txikiak osatzeko aukera izango duzu. Ikasketa transferentziak astebeteko lau txanda izango ditu, bakoitzean parte-hartzaile baten ikasketa galderei erantzuteko aukera izan dezazuen. Txanda hauen amaieran, pertsona bakoitzak bere taldekide guztiei eman izango die laguntza.

 

 

Izena eman

Transferentzia prozesu honetan parte hartu nahi baduzu, mesedez eskatzen dizugu online izen-emate orria erabiltzeko. Bertan prozesuan zehar landu nahi duzun ikasketa galdera bat aurkezteko eskatu eta zure motibazioen inguruan galdetuko zaizu. Izen-emate hauetan oinarrituko dugu parte-hartzaileen aukeraketa prozesua (gehienez 25). Izen-emate epea: 2017ko azaroak 1.

Informazio gehiago: DRIFT @drift.eur.nl