Noticias Innovación Pública //

UDA IKASTAROA DFG_G15.GOBERNANTZA IREKIA ETA LANKIDETZAZKOA

 

 Datorren 2017ko irailaren 4 eta 5ean, Gipuzkoako Foru Aldundiak hurrengo uda ikastaro hau antolatu du“Gobernantza irekia eta lankidetzazkoa: Etorkizuna Eraikiz kasua”.

Ikastaro honek, aurretik egin diren hausnarketa akademiko eta nazioarteko esperientzien kontrasteen jarraipenak, politika eta gizartearen arteko erlazio berriaren nondik norakoetan sakontzen jarraitu nahi du. Bi saioetan zehar, nazio eta nazioarte mailan gobernantza politikoaren inguruko esperientziak garatzen ari diren aktore ezberdinekin elkarrizketa sustatu nahi da. Gobernantzako eskema berrien esperientzietako diseinu, prozesu eta emaitzak ezagutzean datza, itxuratik haratagoko kasuak, akzio publikoko eraginkortasun hutsa gainditu eta, ikuspegi eraldatzaile batekin, etorkizuneko erronkei aurre egiten dietenak.

HELBURUAK
Uda ikastaroaren helburuak honakoak dira:

  • Gobernantza eskema berrien beste esperientzia batzuetako diseinua, prozesua eta emaitzak ezagutzea
  • Eragile ekonomiko, sozial eta akademiko ezberdinekin eztabaidatzea
  • Etorkizuneko erronkei aurre egiteko esperientzia eta estrategiak elkarbanatzea
GONBIDATUTAKO HIZLARIAK
Ikastaroak hiru ekarpen mota aurkezten ditu:
  • Hiru hitzaldi magistral: Harvard Kennedy School-eko John Donahue, Pekin School of Law-ko Wang Xixin eta Sirakusako Unibertsitateko Maxwell herritartasun eta gai publikoen eskolako dekanoa den David Van Sylke.
  • Ikuspegi estrategikoa Erakunde Publikoen nazio-institututik (INAP)
  • 6 lurraldetako esperientzien aurkezpenak: Kolonbia, Txile, Mexiko, Frantzia, Australia eta Gipuzkoa

 

EGITARAUA | PROGRAMA

ONLINE MATRIKULA | MATRÍCULA ONLINE

MATRIKULA PDF | MATRÍCULA PDF

INFORMAZIO GEHIADO ETA IZEN-EMATEAK
Sinnergiak Social Innovation-etik uda ikastaro honetako gonbidapena helarazi nahi dizugu. Kurtsoak ez du inongo kosturik parte-hartzailearentzat.
Ikastaroa Donostiako Miramar Jauregian gauzatuko da. Informazioa eta asistentziaren baieztapena – emailez contact@sinnergiak.org – telefonoz 943 01 88 96