“The Windfall Clause: Distributing the Benefits of ai for the Common Good” (2020) IAren Gobernantzarako Zentroaren (GovAI) argitalpen bat da.
Erakunde hau Oxfordeko Unibertsitatearen Future of Humanity Institute erakundearen parte da eta bere misioa gizateriari adimen artifizialaren onurak atzematen eta arriskuak kudeatzen laguntzea da.
Epe luzera teknologiak giza izaera hobetu duen arren, berrikuntza teknologikoak bultzatutako aurrerapen ekonomikoa ez da modu ekitatiboan iritsi mundu osora. Berrikuntzak sarritan aberastasun handia sortzen badu ere, kaltegarria izan da lan, gizarte eta munduko ordenarentzat ere.
Bizi garen garaian, muturreko etenaldi baterako prestatu behar dugu, eta eragin negatiboak arintzeko jardun. Horregatik, adimen artifizialean egiten ari diren aurrerapenen argitan, IAren Gobernantzarako Zentroaren txosten honek “The Windfall Clause” izeneko proposamen politiko berri bat dakar.