Lantokiko Berrikuntzaren Europako Sareak (EUWIN) webgune berria aurkeztu du. Sinnergiak Social Innovation sare horretako Zuzendaritza Batzordeko kide da.

Nazioarteko lantalde hori 2013an sortu zen, Europa osoko lantokiko berrikuntzaren kontzeptua sustatzeko helburuarekin, produktu, zerbitzu eta prozesuen berrikuntza-gaitasuna hobetzeko modu gisa. Horrela, enpresa-lehiakortasuna handitu eta lan-bizitza hobeak sortu nahi dira herritarrentzat.

Webgune birmoldatu horrekin batera, EUWINen buletina ere jarri dute abian. Buletinak ezagutza eta albiste berriak eskaintzen ditu, lan-indarraren lehiakortasun iraunkorrerako, osasunerako eta ongizaterako Europako mugimendua sustatzeko.

EUWINen webgune berria www.workplaceinnovation.eu helbidean bisita dezakezu.