#SIDeclaration

2019 – Gizarte berrikuntzako politikaren urtea?

 

2019a urte erabakigarria izango da Europan gizarte berrikuntzako politikarentzat. Maiatzean europar hauteskundeak egingo dira. Europako eskualdeetan aukeratzen ditugun eurodiputatuek (eta horien balioek) ezarriko dute Europako etorkizuneko agenda politikoaren norabidea, baita lehentasun sozialei eta gizarte berrikuntzaren babesari zer neurritan eutsiko zaien ere. Epe honetan, halaber, amaitu egingo da Europako Batzordea, egun ezagutzen dugun moduan, eta udazken amaieran ziklo administratibo berri bat hasiko da. 2019a gizarte berrikuntzako politikaren urtea izan liteke Europan.

Hori dela eta, Europako gizarte berrikuntzako komunitateak zure beharra du. Orain arte jasotako maila altuko konpromisoak politika aldaketa erreal bilakatuz gero (gure beharrak, ikuspegia eta balioak islatuko dituen aldaketa erreal), Europako gizarte berrikuntzako komunitateak mobilizatu egin beharko du.

 

Hona hemen 2019an Adierazpenak eragin handiagoa izan dezan bermatzeko hiru modu:

  1. Lagundu iezaguzu #SIDeclaration adierazpenaren aldeko babes nazional eta erregional zabalagoa lortzen.
  2. Eskatu laguntza eurodiputatu izateko zure hautagaiei.
  3. Jarraitu Gizarte Berrikuntzako Komunitatea hedatzen.

Social Innovation Communityk ideiak jaso nahi ditu; esan iezaguzu nola erabil dezakegun Adierazpena komunitateari babesa eskaintzeko eta 2019an eragin sozial are handiagoa lortzeko.

Jarri harremanetan Social Innovation Community sarearekin, eta erabili Twitterreko gure etiketa, #SIDeclaration, azken albisteen berri izateko.

Jaitsi Adierazpen osoa