Social Innovation Community proiektua Europako Gizarte Berrikuntzaren Sareen Sarea sortzeko asmo handiko ekimena da. Europako Horizonte 2020 programan sartuta dago eta, bertan, Sinnergiak Social Innovation-ek zeregin garrantzitsua du Europako politika publikoetarako sarearen koordinazioaren buru gisa eta Gizarte Berrikuntza neurtzeko adierazleen diseinuan eta ezarpenean.

Hiru urtean zehar, proiektuak jarduerak gauzatuko ditu bi estrategia ildoren baitan. Alde batetik, gizarte berrikuntzarekin erlazionatutako gaietan lan egiten duten pertsonen eta erakundeen 10 sare kudeatuko ditu, koordinazio eta laguntza jarduerak egingo dituztenak; eta bestetik, ikerketa, ikaskuntza, esperimentazio, estrategia, politiken diseinu eta barreiatze jarduerak egingo ditu, lan multzoen baitan eta lehen aipatu diren sareetako bakoitzarekin artikulatuta.

Proiektuak 3 milioi euro inguruko finantzaketa izango du 2016tik 2019ra bitarte.

 

PARTZUERGOA

Proiektuko parte-hartzaileak hauek dira:

  • The European Association for Information on Local Development (AEIDL)
  • Danish Technological Institute
  • Drift
  • Nesta
  • Reves AISBL Network
  • Technische Universität Dortmund
  • SIL
  • SIX UNIBO
  • UPV/ EHU- Sinnergiak Social Innovation
  • Young Foundation
  • ZSI GMBH

(SIC)

SOCIAL INNOVATION COMMUNITY

Social Innovation Community nabarmenak