Noticias, Noticias ICC //

HIRI KULTURALENTZAKO ETA SORTZAILEENTZAKO MONITOREA

Kulturaren alorrean berrikuntza sortzeko helburuarekin hirien arteko elkar-trukea eta ikaskuntza bultzatzeko tresna.
Iturria: The Cultural and Creative Cities Monitor

Kulturaren alorrean berrikuntza sortzeko helburuarekin hirien arteko elkar-trukea eta ikaskuntza bultzatzeko tresna.

Europar Batzordeak sortua Joint Research Center-aren bitartez, Hiri Kultural eta Sortzaileen Monitorea 2017ko uztailean kaleratu zen, eta, dagoeneko eskuragarri daude pasaden urteko datu eguneratu guztiak.

Monitorearen bitartez hiri, lurralde eta nazio mailako politika publikoen diseinatzaileeek euren ingurunearen indargune eta aukerak identifikatu ditzakete, eta, datu kuantitatibo zein kualitatiboen bitartez antzeko inguru urbanoekin alderaketak egin. Modu honetara, Hiri Kultural eta Sortzaileen Monitorea hirien arteko elkartrukea eta ezagutza mutuoa bultzatzeko tresna da.

 

Zergatik Hiri Kultural eta Sortzaileen Monitore bat

2007. urtean lehenengo “European agenda for culture in a globalized world” habian jarri zenetik, kulturak gero eta espazio garrantzitsuagoa hartuz joan da Europar Batasuneko politika publikoen formulazio prozesuan. Edozelan ere, oraindik zailtasunak daude Batasun mailan jarduera kultural eta kreatiboak mapeatzerako eta hauen balio zein inpaktua neurtzerako orduan, ez dago modu sistematiko eta alderagarririk, definizio eta metrika amankomunik gabe, zailtasun hau bereziki garrantzitsua da maila urbanoan. Hiri Kultural eta Sortzaileen Monitorea Europar Batzordearen Joint Research Center-arengatik sortua izan da, honen bitartez Europar Batzordeak kultura bere agenda politikoan barneratzeko esfortsuetan sakondu egiten du. Monitoreak europar hirien datu alderagarriak eskaintzen ditu kulturaren eta sormenaren alorretan, eta, hauek enpleguarekin, aberastasunarekin eta hazkunde ekonomikoarekin harremanatzen ditu.

Hiri Kultural eta Sortzaileen Monitorea

Hiri Kultural eta Sortzaileen Monitorea datu kuantitatibo eta kualitatiboen bitartez europako “hiri kultural eta sortzaileen” bilakaera aztertzeko eta hau euren artean alderatzeko tresna berri bat da.

Plataforma honek erabiltzaileei, parte hartu duten 168 hirien artean, nahi dituzten hirien datuak ikustea uzten die, hauen bilakaera datu kuantitatibo zein kualitatiboen bitartez aztertzeko aukera emanez, informazio hau bai Herrialdeak bai Hiriak ataletan aurkitu daiteke. Plataforma birtualak, honen diseinu eta tresna sortzaileen bitartez, datuak eta hauen ponderazioa moldatzeko aukera ematen du hiri bakoitzarengan area tematiko bakoitzak duen garrantziaren arabera. Era berean, hiri bakoitzeko informazioa modu pertsonalizatu batean gordetzeko aukera dago; eduki berriak sortu daitezke datu berriak gehituz, eta, hauek Monitorean aztertu diren hirien datuekin alderatu litezke. Tresna honek ekintza edo politika ezberdinen inpaktua (esate baterako hiria bisitatzen duten pertsonen kopuruan) simulatzea ahalbideratzen du era berean, erabiltzaileei etorkizuneko eszenatokiak sortzeko aukera emanez.

Informazio kuantitatiboak adierazgarri, bederatzi dimentsiorako, diren 29 indikadoreetan jartzen du arreta, hauen bitartez hirien bizitasun kulturalean, sozialean eta ekonomikoan sakontzen da.

• Bizitasun kulturalak hirien “pultso” kulturala neurtzen du azpiegitura kulturalaren eta parte hartze kulturalaren terminoetan;

• Ekonomia Sortzaileak sektore kultural eta sortzaileek enpleguaren sorkuntzan eta hirien gaitasun berritzailean duten pisua neurtzen du;

• Ingurune Onuragarriak hiriek talentu sortzailea erakartzeko eta konpromezu kulturala sustatzeko dituzten aktibo material eta inmaterialak identifikatzen ditu.

Azterketa kualitatiboak aurkikuntza kuantitatiboa ilustratu eta osatzen dituzten hiriko aktibo kultural eta sortzaileen jarduera eta manifestazio adierazgarriak biltzen ditu.

Hiri Kultural eta Sortzaileen Monitorearen marko kontzeptuala eta indikadoreak

Euskal Autonomia Erkidegoaren emaitzak

Hiri Kultural eta Sortzaileen Monitorearen lehenengo edizioak bai Bilboko bai Donostiko datuak biltzen ditu, hauek beste hiri europar batzuekin alderatuz.

 

 Bilboko emaitza orokorrak ikusi

 

Donostiko emaitza orokorrak ikusi

Hiri Kultural eta Sortzaileen Monitorea online dago eskuragarri tresna interaktibo moduan, honen bitartez erabiltzaileek aukeraturiko hirien datuak ikusi ahalko dituzte, hauen lanaren eta bilakaeraren inguruko datu kuantitatibo zein kualitatiboak eskuragarri izateaz gainera.

Informazio gehiago ondorengo estekan: Hiri Kultural eta Sortzaileen Monitorea