2018ko martxoak 15 – apirilak 29

Datorren martxoan, zatoz Zagrebera zure taldearen lankidetza gaitasunak handitu eta martxan dituzuen ekimenen inpaktu soziala indartzeko diseinatu dugun Social Learning Relay #2 jardunaldira.

Gizarte eraldaketarako dituzuen ideiak paperean oso ederrak izan arren, bestelako gaitasunak eta tresnak behar dira praktikan egikaritzeko. Esperimentazio zuzenak ahalbidetzen du ideia eraldatzaileak sakonago zehaztea, baina, hala ere, hainbat galdera erantzun gabe gelditzen dira; nola mantendu dezaket nire taldea ahaldunduta, sortzeko gai izaten jarrai dezaten? Nola mantendu motibazioa eta irrika prozesuan zehar? Nola ikasi dezakegu eta nola moldatu gaitezke prozesura, hasierako nahiak eta indarra galdu gabe? Nola konpondu ditzakegu izaera, gaitasun eta itxaropen anitzetako taldeetan sortzen diren tentsioak?

 

 

Esperimentazio prozesuan azaleratzen diren erronkei aurre egiteko gai izatea ezinbestekoa da lortu nahi diren berrikuntzen garapen eta iraunkortasunerako.

Martxoaren 15ean gure bigarren Relay saioari hasiera emango diogu esperimentazioaren gaia landuko duen egun oso bateko tailer batekin Zagreb, Kroazian. Bertan lehen aipatutako erronka batzuei buruz arituko gara.

 

Formatua eta programa

Saioa tailer batekin hasiko da martxoaren 15ean. Tailer honek informazio hitzaldiak eta tresna ezberdinak frogatzeko lan-saioak bateratuko ditu. Bertan, gainerako parte-hartzaileak ezagutzeko aukera izango duzu, baita zure ikasketa-galderak besteekin elkarbanatu eta Online Relay-rako taldetxoak sortzeko ere.

Relay faseak astebeteko 4-5 itzuli izango ditu, non talde bakoitzak taldekide bakoitzaren ikasketa-galderei ekarpenak egingo dizkien. Txanda guztien amaierarako, pertsona bakoitzak bere taldekide guztiei lagunduko die.

 

Online sarrera eta ongi-etorria: 2018ko martxoak 7

Hasiera emateko tailerra: 2018ko martxoak 15

Online Relay txandak: 2018ko martxoak 15 – apirilak 15

Online itxiera saioa: 2018ko apirilaren amaiera

 

Beste eraldaketarako eragile batzuekin konektatu eta elkarren esperientzia eta ideia praktikoetan sakondu nahi al duzu? Eman izena! Relay-ean parte hartu nahi baduzu, mesedez, eman izena galdetegi honen bitartez. Izena emateko epea 2018ko martxoaren 1ean amaituko da.

 

Ezperimentazioa

SOCIAL LEARNING RELAY #2