Noticias Innovación Social, Noticias Innovación Social //

Gizarte berrikuntzaren Horizon saria. Adinekoen mugikortasuna hobetzea

Datorren azaroaren 27-28an Lisboan egingo den High Level Conference on Opening up, an era of Social Innovation ekitaldian zehar (informazio gehiago webgune honetan) Europako Batzordeak pertsona zaharren mugikortasunera zuzendutako Horizon Prize for Social Innovation” saria aurkeztuko du.

Lehiaketaren arauak azaroaren 27an ekitaldian argitaratuko diren arren, webgune honek dagoeneko sariaren nondik norakoak azaltzen ditu.

Bost sari banatuko dira (lehenengoa 1.000.000€ eta beste lauak 250.000€ bakoitza) lehiaketan zehar mugikortasun soluzio berritzaileak garatu eta gutxienez 5 hilabetetan zehar gauzatzen dituztenen artean (epemuga 2019ko otsailaren amaiera da).

Mezua ahalik eta gehien zabaltzeko, interesatu gehienak sariaren berri jakiteko eta parte-hartzea maximizatzeko, informazio hau zuren sare eta komunikazio bideetan zabaltzea asko eskertuko genizuke (webguneak, newsletter-ak, tailer eta hitzaldiak, erakundeak, etab.).

HORIZON SARIA