SINNERGIAK Social Innovation ekimenak pertsonengan eta gaitasunak eta erakunde eta inguruneetan ikaskuntza zabaldu nahi ditu, proiektuen praktikaren, prestakuntzaren eta kudeaketaren bitartez, gizarte berrikuntzako ikaskuntza gune berritzaileetan
IKASKUNTZA TAILERRAK
Berrikuntzaren kulturak giza kapitala eta kapital soziala garatzeko guneak behar ditu, ezagutzaren sustapenaren bitartez. Horrenbestez, ikaskuntzaren eta berrikuntzaren kultura errazago sustraitzeko estrategiak, prozesuak eta mekanismoak behar dira.
Halaber, berrikuntzak pertsonek gaitasun berriak izatea behar du. Gaitasun horiek diziplina askoko lantaldeetan lan eginez ikasi eta esperimentatzen dira, eszenatoki berrietara egokituz, informazio berria aztertuz eta sintetizatuz eta, batez ere, ezagutzaren aplikazio praktikoaren bidez.
2013an prestakuntzan eta transferentzian 2.500 ordu baino gehiago eman zituelarik, SINNERGIAK Social Innovationek tailerrak eta saioak martxan jarri, koordinatu eta ebaluazioa egiteko kudeaketa lana egiten du, hainbat metodologia ezarriz, parte hartzaileek hainbat gaitasun hobetzeko, esaterako, informazioaren kudeaketa, komunikazio eraginkorra, sormena, negoziazioa, azterketarako gaitasuna, motibazioa, proaktibitatea, erresilientzia, etab.
IKASKUNTZA TAILER BATEN GARAPENA
Tailerrak tailerra proposatzen duen erakundeak dituen behar, motibazio eta espero dituen emaitzei erreparatuta antolatzen dira, elementu hauen arteko oreka bilatuz:
– Parte hartzaileak: Parte hartzaileak hautatzeko irizpideak dira, besteak beste, prestakuntza, generoko esperientzia eta adin heterogeneoak izatea.
– Saioen egitura: Tailerrak 4 pertsonako taldeak osatuta garatzen dira, eta zerbitzuak eskatu dituen erakundeak planteatutako erronka bideratzeko lan egingo dute. Erronka edo beharrerako irtenbide ezin hobea lortzeko, “Berrikuntzen diseinuaren zikloa” izenaren pean geuk garatutako tresna batekin lan egiten dugu, eta “Learning by doing – Solvingo Problems” metodologiaren bitartez.
– Mentorearen/Dinamizatzailearen rola: Pertsonei laguntzea eta irtenbide bat bilatzeko eta pertsonen gaitasunak hobetzeko prozesuak erraztea.
Tailerren garapenean helburu bikoitza lortuko dugu:
– Erakundearen erronka bideratzea, hainbat pertsona inplikatuz.
– Parte hartzen duten pertsonen gaitasunak eta erakundean duten eragina hobetzea
EBALUAZIOA
SINNERGIAK Social Innovationek antolatzen dituen tailer guztiei ebaluazio prozesu bat ezartzen zaie, eredu esperimental baten arabera 8 (ex – ante eta ex – post ebluazioa), eta hor lau dimentsio oinarrizko hartzen dira kontuan:
– Kapital sozialaren maila
– Gaitasunen garapen maila (teknikoak, ekintzailetzari buruzkoak eta oinarrizkoak)
– Pertsonaren esperientzia eta ibilbidea
– Etorkizuneko aurreikuspenak
Gainera, beste hirugarren irizpide bat sartzen da, kalitate erlazionalari dagokiona, hau da, erronka proposatu duen erakundeak egiten duen ebaluazioa, parte hartu duten taldeek proposatutako irtenbideen kalitatea ebaluatzen duena.
Gaitasunen araberako Prestakuntza Programen gaineko informazio gehiago:
contact@sinnergiak.org, edo 943 018 896 telefonoa.
Link: www.transcreativa.eu
ESTEKA INTERESGARRIAK