Joan den 2014ko martxoaren 13an, Sinnergiak-ek Enocult-Valentziako Unibertsitateak antolatutako jardunaldi-tailerrean parte hartu zuen, “Kultura eta sormena, gizarte berrikuntzarako adierazleak” izenburupean.
Saioa Salome Reillok inauguratu zuen, Inndea ekimeneko zuendariak, eta bertan izan zen baita ere Javier Castro Spila, Sinnergiak Social Innovation UPV/EHUko Ikerketa Arloko koordinatzailea. Castrok Resindex (Regional Social Innovation Index) eta Urbansindex (Urban Social Innovation Index) proposamenen kontzeptualizazioa eta metodologia aurkeztu zuen. Proiektu horiek hiri ekosistemetan gizarte berrikuntzaren inguruan egiten diren ekintzak neurtzeko aukera ematen dute.
Tailerraren helburu nagusia lurraldeko kulturaren eta sormenaren ikaskuntza eta horren eraginaren ebaluazioa konektatzea izan zen, betiere gizarte berrikuntzari dagokionez.
Jardunaldia antolatzeko testuingurua Europako MED 3C4 Incubators eta Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioko I+Gko INNOVA proiektuetan kokatzen da, eta SOSTENUTO proiektuaren ikerketari jarraipena eman nahi dio, kultura eta sormena gizarte berrikuntzarako eta berrikuntza ekonomikorako elementu gisa lantzeko.