Sinnergiak Social Innovation UPV/EHUK topaketa bat antolatu zuen joan den otsailaren 27an, eta bertan izan ziren hainbat ordezkari politiko, instituzional eta unibertsitario, Kultura eta Sormen Industrien orainari eta geroari buruz hausnartzeko).
Kulturbasque (UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko Errektoreordetza) lankidetzan sustatuta, UPV/EHUko eraikineko Elhuyar aretoan egin zen, Bizkaia Aretoa (Abandoibarra 3, Bilbo). Bertan parte hartu zuen, gonbidatu eta hizlari gisa, Massachusettseko estatuko Berrikuntza eta Ekonomia Sortzailearen Arloko zuzendaria den Helena Fruscio.