Sinnergiak Social Innovationek gidatzen duen eta Europar Batasunaren Interreg IV B SUDOE Programak finantzatzen duen Transcreativa proiektu europarrak Coimbran elkartuko du bere partzuergoa azaroaren 4 eta 5ean, eskualdearteko hirugarren koordinazio bilera egiteko.
Partzuergoak 9 bazkide ditu eta Euskadi, Akitania (Frantzia) eta Coimbrako (Portugal) hiru eskualdeak konektatzen ditu. Kultur eta sormen industrien sektorean gazte enplegua sortzea du helburu.