“Berrikuntzako Urteko Txostena” Innobasque agentziak bultzatuta egiten da Euskadin berrikuntzaren alorrean egiten diren inbertsioak eta inbertsio horiek hazkunde ekonomikoan eta produktibitatean duten inpaktua neurtzeko helburuarekin.
Azterketan Sinnergiak Social Innovation egiten ari den berrikuntza sozialaren egoerara hurbilpen bat sartuko da. Aurreikusita dago “Berrikuntzako Urteko Txostena” 2013ko lehen hiruhilekoan aurkeztea.
Lan hori egiteko, Innobasquek lankidetza hitzarmen bat izenpetu du NESTA berrikuntzako agentzia britainiarrarekin, haiek beren herrialdean berrikuntzak duen egoerari buruzko txostena egiteko erabili duten metodologia aitzindaria aplikatzeko. Metodo horren berritasunetako batzuk dira euskal enpresek berrikuntzan egindako benetako inbertsioak neurtzea, kontuan izanik ukiezinak direlakoak (diseinua, antolakuntzako hobekuntzak, prestakuntza, softwarea, marketina, publizitatea, etab.) baita inbertsio horiek hazkunde ekonomikoari egiten dioten ekarpena ere, sektoreka bereizita.
Txosten britainiarraren aldean, horrek zientziak, teknologiak, enpresek eta sektore publikoak egindako ekarpena sartzen baititu, euskal azterketak berrikuntza sozialaren egoerara hurbilpen bat ere sartuko du. Hurbilpen hori Sinnergiak prestatzen ari da.