Sinnergiak Social Innovationek Europar Batzordearen 7. Esparru Programak finantzatutako europar proiektuan parte hartzen du. Proiektua plazaratzeko bilera urtarrilaren 27-29an egin zen Gelsenkirchen hirian (Alemania).
Proiektuaren helburua «oinarri ekonomikoen bidez Gizarte Berrikuntzaren inpaktua sustatzea» da. Proiektua bederatzi lan sortaz osaturik dago eta Sinnergiak Social Innovationek horietako 4tan parte hartuko du:
– Gizarte Berrikuntzaren alorreko kontzeptuen sendotasuna sustatzea (WP4)
– Gizarte Berrikuntzaren neurketa ekonomikoa (WP5)
– Komunikazio estrategikoa eta zabalkundea (WP8)
– Proiektuaren kudeaketa
Simpact proiektu europarrak 36 hilabete irautea kalkulatzen da eta 11 bazkide hauek ditu: Dortmundeko Teknologia Unibertsitatea – Gizarte ikerketarako zentroa, Sinnergiak Social Innovation, Pragako ekonomia eta kudeaketa berrikuntzari buruzko ikasketa zentroa, Holandako ikerketa zientifiko aplikatuko zentroa, Maastrichteko Unibertsitateko berrikuntza eta teknologia arloko ikerketa ekonomiko eta sozialeko Maastricht Institutua, Milango Politeknikoko industria, arte, komunikazio eta moda diseinuko Eskola, Reimseko negozio Eskola, Batheko Unibertsitatea, Europar ikerketa politikoen zentroa eta Garapen espazialerako zentro nordikoa.