‘Artisautza perspektiban’, 2013ko martxoaren 11n eta 12an, Donostian.
Artisautza buruan ala eskuetan dago? Artisautza balio erantsia al da benetan? Bateragarriak al dira artisautza eta teknologia? Serieko produkzioa eta artisautza gauza kontrajarriak al dira?
Sukaldeko Solasaldien laugarren edizioan artisautzak gaur egungo gizartean eta XXI. mendeko gastronomian duen zereginaz egingo da gogoeta. Gogoeta ahalik eta modurik onenean egiteko, pentsamoldearen hainbat eremutan liderrak diren dozena bat hizlari egongo dira.
Sukaldeko Solasaldien 2013ko edizioa martxoaren 11n eta 12an egingo da Basque Culinary Centerren (Donostia), “Artisautza, eginkizuna” izenburupean. Izena emateko epea irekita dago jada.